Herriko merkatariek paper garrantzitsua jokatuko Gastronomi Jardunaldietan

11.06.08
Gizartea

Herriko merkatariek paper garrantzitsua jokatuko dute aurtengo Gastronomi Jardunaldietan. Jardunaldiok datorren astean -ekainaren16tik 22ra bitartean- ospatuko dira. Herrian ditugun elkarte biek, merkatari eta ostalarien orokorrak eta udal merkatukoak, parte hartu eta produktuak eskainiko dituzte datorren asteko larunbateko azokan eta, horrez gain, 4 pertsonentzako afariak zozketatuko dituzte.

Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak eta Udal Merkatukoak sinergiak batzea erabaki dute eta urte osoan zehar jarduera bateratuak programatzea, herriko merkataritza indarrez eta dinamismoz janzteko.

Merkatariek dastatzeak eskainiko azokan eta afariak zozketatuko dituzte

Jardueretako bat datorren ekainaren 21eko larunbaterako iragarrita dagoen azoka izango da. Egun horetan plazan etxola bat izango dute jarrita eta bertan hainbat produktu eskainiko dituzte jendeak dastatzeko, besteak beste; marmitakoa, zaldi-gisatua, eta frutak, esaterako.

Bestalde, elkarteko dendarik gehienak 2 sari goxo-goxo zozketatuko dituzte bezeroen artean. Denda horiek txartel batzuk banatzen ari dira erosleen artean, eta horien bidez bi bikoterendako lau afari zozketatuko dituzte. Sarituta suertatzen den bikotea Erreta elkartean datorren ostegunean egingo den dastatze afarira joan ahal izango da. Bigarren bikotea, berriz, elkarteko bazkide den Mendiola jatetxean afaldu ahal izango du. Zozketa ekainaren 13an egingo da eta egun horretan irabazleen zenbakiak ezagutaraziko.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita