Zapore tailerran liburutegian

13.06.08
Udal Liburutegia

VIII. Gastronomia Jardunaldien egitarauaren barruan, datorren asteartean, ekainaren 17an, arratsaldeko 18:30etan ermuar sukaldaria den Andoni Docek 10 eta 12 urte haurrentzako Zapore Tailerra emango du.

Tailerrean lau zaporerik garrantzitsuenak bereizten irakatsiko du: gazia, gozoa, mingotsa eta garratza; eguneroko elikagaiekin frogak egingo dira eta, bereziki, ezagutzen zailenak diren zaporeekin: garratza eta mingotsa.

Plaza mugatuak dira, beraz interesatuak aldez aurretik Liburutegitik pasatu behar dira izena ematera.

Tailer hau Liburutegiak Gastronomia Jardunaldiak antolatzeko eskaini duen lankidentzaren fruitu da. Laguntza hau ere “Gastronomi Irakurketak” liburu-gidaren argitalpen eta banaketan, gastronomiarekin zerikusia duten liburu eta ikusentzunezkoen erakusketan, Gastronomia Azokako stand batean eta ekainaren 20an, ostirala, egingo den txakolin dastaketa amaitu ondoren liburutegiko sarreran eskeiniko den zuzeneko musikan gauzatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez