Udalbatzarrak hilaren ohiko Osoko Bilkura egingo du asteazkenean

23.06.08
Erakundea

Udalbatzarra hilaren ohiko Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta goizeko hamaikak eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda hamaika puntuk osatzen dute. Lehenengoan, urte hasieratik egindako bilerei dagozkien aktak onartuko dira. Bigarrenetik laugarren puntura ekonomia ardatz izango duten gaiak jorratu eta erabakiko dira. Horien artean, iazko Kontu Orokorra, aurtengo aurrekontua eta horretan egingo den beste aldaketa bat, kredituak gaitzeko. Bosgarrena hirigintzakoa izango da eta HAPOren barruko aldaketa bat egiteko. Seigarrenean, “2016an Donostiak Kulturaren Europar Burutasuna” eskura dezan bere Udalak egindako eskaria berretsiko da.

Zazpigarrenean, Durangaldeako Hiltegiaren Mankomunitateaaren Batzorde Likidatzailean jarduteko Udalbatzaren ordezkariak izendatuko dira. Zortzigarren eta bederatzigarren puntuak, Gizarte Ekintza alorrekoak izango dira. Lehena Gizarteratzeko udal laguntzak arautuko dituen araudiaren eta joan-etorrietarako elementuak eta eraikuntza-oztopoak ezabatzeko diru-laguntzen emakidaren inguruko erabakia hartuko da. Hamargarrenean Ibarretxe Lehendakariak eginiko proposamenaren inguruan PP alderdiak aurkeztutako mozioa aztertuko da. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, sakatu azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako