Langabetuak hautatuko dira merkataritzako ikastaro baterako

23.06.08
Ekonomi Sustapena

Ekonomi sustapen, Enplegu eta Eragintza udal sailak aste honetan Bizkaian dauden hamabi langabetu aukeratuko ditu, merkataritza eta administrazio kudeaketarako.Ikastaroa Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da eta berak finantzatuko du. Hautatutakoek prestakuntza oso zabala jasoko dute. Horren barne, aurreikusita daude 150 ordu teoriko eta 108 ordu praktika errealak egiteko. Praktika horiek ‘Forum Sport’ enpresan egingo dituzte eta amaitzean bertan geratzeko ere aukera ugari izango dute.

Ikastaroaren helburua langileak prestatzea da, saltokian bezeroei atenditzeko eta bertara ailegatzen diren merkantziak kudeatzeko. Hautaketa datorren ostegunean, ekainak 26an egingo da, Enpresak Sustatzeko eta Langileak Trebatzeko Izarra Zentroan. Ikastaroaren zati teorikoa ekainaren 30etik uztailaren 30era egingo da. Ordu praktikoak, aldiz, abuztuaren 4tik 29ra bitartean egin ahal izango dira.

Ikastaroaren gaiak
Edukia Iraupena
Enpresaren kultura(Enpresaren aurkezpena) 5 ordu
Arreta Bezeroari (Harrera/ Arreta egiteko prozedura) 25 ordu
Salmenta egiteko teknikak 15 ordu
Produktuaren ezagutza (bideoak /salmentarako argudioak) 20 ordu
Dendako prozesuak (Gisae/ kutxak) 20 ordu
Logistika 25 ordu
Merchandising (gama/ kolokazioakapena) 20 ordu
Kalitatea 10 ordu
Lan Arriskuen Aurreikuspena 6 ordu
Berdintasuna 4 ordu
Guztira 150 ordu

Argibideak eta izen-emateak: Ekonomi sustapen, Enplegu eta Eragintza udal sailaren bulegoetan “Torreta Etxea” Bizkaia Etorbidea, 15. Telefonoa: 943 179151. Enpresak Sustatzeko eta Langileak Trebatzeko Izarra Zentroan. Telefonoa: 943 179018.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du