131 ikaslek hartuko dute parte aurtengo udaleku irekietan
Aurten 131 umek parte hartuko dute aurtengo udarako Euskara zerbitzuak eta Antxitxiketak taldeak elkarlanean antolatu dituzten udaleku irekietan. Udalekuak gora doaz urterik urte, aurtengo ediziorako iaz baino 31 ume gehiagok eman baitute izena. Aurreikuspen guztiak gainditurik, ertainetako taldeetan plazak mugatu jarri behar izan dira, aldez aurretik hartutako aterpeak denontzako lekua ez zuen eta. Aurtengo nobedarerik behinena da txikien taldeak inoiz baino txango eta irteera gehiago egingo duela, ez baitu etxetik kanpo lorik egingo egun bakar batean ere.
Bestalde, egitaraua iazkoaren antzerakoa da: nagusiak, hau da, Lehen Hezkuntzako azken kurtsokoek eta DBH1 eta DBH2 kurtsokoek astebete pasako dute Friasen abenturazko kirolaz eta ekintza desberdinez gozatzen; ertainek, inguruko hondartzak eta mendiak ezagutzeaz gain, Nafarroako Astizko aterpean emango dituzte 3 egun; eta txikienek, hau da Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailakoek inoiz baino irteera gehiago izango dituzte, esan bezala, aurten egonaldirik kanpoan ez baitute izango.
Programak prest eta erabat lotuta daude. Horiek ikusi eta behera ekarri ahal izateko, sakatu ondorengo lasterbideetan.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik