Patinaje pista argiztatzeko ordutegia hiru orduz luzatzea erabaki du udalak
Udan Betiondoko skate pista egunean hiru orduz gehiago argiztatzeko erabaki hartu du gure Udalak. Hori horrela, atzotik bertatik patinaje pista horretan argia izango da goizaldeko ordu biak bitartean. Orain artean, iluntzetik gaueko hamaikak bitartean besterik ez ziren pizten argiak, astelehenetik ostiralera. Hemendik aurrera, egunero piztuko dira goizaldera artean, larunbat, igande eta jai egunak barne.
Udalak erabaki hori hartu du, hasieran hartutakoa birplanteatu eta gero. Erabakia kabinete batek hartu du, non alkateak eta gazteria nahiz hirigintza, obra eta zerbitzuetako zinegotziak ere parte hartu dute. Talde horrek, azpiegituraren erabilera aztertu du eta, aintzat eta jkontutan hartu ditu, hainbat gaztek egindako iradokizun eta eskariak. Halaber, mahai gainean jarri ditu, gazte elkarteekin adostutakoak.
Patinatzeko pista ezin izango da erabili igandean
Igandean herrian dugun Andaluziako Kultur Zentroak ‘Rocio’ festa ospatuko du, urteroko legez. Programa hori Betiondoko zelai eta inguruetan gauzatzen denez, patinatzeko pista zerbitzurik gabe utziko da. Hori horrela, erabiltzaile eta zaleei egun horretan pista ez erabiltzea eta sor daitezkeen eragozpenak barkatzea eskatzen zaie.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako