Saihesbidea herriaren hego eta mendebaldetik pasako da

27.06.08
Hirigintza

Ermuko saihesbideak gure herri eta hirigunetik pasatzen diren ibilgailuen kopurua asko murriztea ahalbidetuko du. Azpiegitura horrek konponbidea emango dio egun gure udalerria zeharkatzen duten ibilgailuen kopuruari eta auto-ilarei. Proiektatutako saihesbidea konplexua da eta bi zati berezitu izango ditu herrian sartu gabe, berori zeharkatu ahal izateko. Proiektuak zenbait tunel eta zubi aurreikusten ditu gure herri inguratzeko bide horretan, gure herriaren orografiak dituen baldintzei (mendiak eta altuera ezberdinak) aurre egin ahal izateko. Lau kilometro eta erdiko luzera izango du eta 2012. urterako prest egongo da. Errepide berri hori egiteak 161 milioi euroko kostua izango du. Proiektuak aste honetan aurrera pauso galanta egin du, errealitate bihurtze aldera.

Bizkaiko Foru Aldundiak aste honetan Irisgarritasun jasangarriko planaz ezagutzen dena aurkeztu du. Horrek hainbat proiektu zehazten ditu lurraldeko eskualdeak Portu eta bidaia denborak laburtzek. Proiektuok hemendik 2013. urtera bitartean gauzatuko dira eta horien barne, Ermuko saihesbidea dago. Halaber, gure Udalbatzarrek ere aurrera pauso garrantzitsu bat eman du, asteazkeneko Osoko Bilkurak Hiri-Antolamendurako Plan Nagusiaren barneko 14. aldaketa hasierako izaeraz onartu baitzuen. Aldaketa horrekin, errepide berria egiteko bide zehatz bat gorde eta erreserbatzen du. Orain Foru Aldundiak nahiz Eusko Jaurlaritzak bere oniritzia eman beharko diote proiektuari, eta horrek Ingurunean izango duen eraginaren azterketari heldu beharko zaio.

Saihesbide proiektuan proposatutako bideen planoa

Bi zati berezitu izango duen saihesbideak, Eibarkoarekin bat egingo duena errotonda baten bidez eta A-8 autobiderako sarrera lekuz aldatzea eragingo duena

Behin-betiko proiektuak saihesbidearen bi zati definitzen ditu. Lehena Mallabirako BI-2301 eta Trabakurako BI-3302 errepideak lotzea aurreikusiz, honi mendebaldeko zatia deitu zaio. Bigarrena, Eibartik 634 nazionaletik etorrita Areitio gainarekin lotuko duen zatia, honi hegoaldeko zatia deitu zaio. Bigarren zati hau, Hormaetxea torloju-tegiaren parean izango du hasiera. Bertan errotonda bat egongo da, Eibarko saihesbidearekin bat egiteko puntua eta hortik, saihesbidea A-8autobidearekin paralelo joango da Eitza auzotik barrera, beste errotonda batera. Hortik eta mendian eginiko tunel biren bidez, Tenneco enpresaren albotik Areitio ginera iritsi ahal izango da. Errotondatik aurrera segituta, autobidera sartu edo irteteko sarbide berria egongo da.

Mendebaldeko saihesbidearen zatiak Hanbre eta Trabakura doan bidea Mallabirakoarekin lotuko ditu, beste tunel baten bidez, Betiondo eta Mallamendi zeharkatu ondoren. Izarra inguruan beste errotonda bat egingo da. Bertatik eta zubi baten bidez berriz 634 nazionalera ailegatu ahal izango da, Monroeko pabilioi ohiaren ingurura. Bideak Izarra eta TVA enpresak ere lotuko ditu, puntu horretan beste errotonda bat egongo baita, gaur egun herrira sartzeko erabiltzen dugun kaminoari jarraipena emanik.

Infografian ikusten da hegoalde izena proposatutako sahiesbidearen zatia Infografian ikusten da mendebalde izenaz proposatutako sahiesbidearen zatia

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da