Saihesbideak hirigunetik pasatzen den trafikoaren kopurua gutxituko du
Lanegun batean Ermuko bideetatik dabiltzan automobilen kopurua 36.732 unitateetan zenbaturik dago. Horietatik, %8,3 kamioi eta ibilgailu astunak dira. Horrez gain, gure bideetan dabiltzan guztietatik 32.658 ibilgailuk hirigunetik barrena sartzen dira, gainerakoek gure herria zehartu bestetik ez dute egiten bere bideari jarraituz. Datu horiek Bizkaiko Foru Aldundiarenak dira. Aldundiak 2005. urtean Ermuko trafikoaren datuak jaso eta zenbatu egin zituen, “Ermuko ibilgailuen trafiko ezaugarriak” izeneko txostenean bilduz. Harrez gerotik, trafikoaren arazoa gure herrian hobetu eta konpondu ordez, bere horretan segi edo areagotu egin da, ibilgailu kopuruak gora egin baitu denbora horretan.
Aipatu txosten horren datuetan oinarriturik, ondorioak ondokoak ziren:
- Joan-etorrien %40a Eibarko hirigunera eta herritik kanpora doazela.
- Trafikoaren %39 inguruko industrialdeetan dutela bere jatorria.
- Trafikoaren %21 pasoko bidaiak direla, Ermua jomuga ez dutenak.
- Ibilgailu arinen %88 N-634, BI-3302 eta BI-2301 errepideak erabiltzen dituztela. Horien erdiak baino gehiago, abipuntua/helmuga Ermutik kanpo dutela, batez ere Eibarrera/-tik doazelarik edo datozelarik. Gainerako erabiltzaileek Ermuan dugun autobide sarrera/irteera dute helburu.
- Azterketak erakusten duenez, Ermutik lanegun batean pasatzen diren ibilgailu astunen kopurua 3.049 da. Horietatik, %12 herri barruko ibilbideak egiten dituzte. Beste, %62 Ermua eta bere inguruko industrialdeak dute irteera edo jomuga. Gainerako %26, 634 nazionaletik dioazela ezinbestean Ermutik pasatzen dira, hona etorri edo bertatik atera gabe.
Azterketa horrek jasotzen dituen datuetan oinarrituta, saihesbide proiektuaren beharra azpimarratzen da eta BI-3302 eta BI-2301 errepideak lotzeko beharra agerian jartzen da. Batetik, Mallabirantz eta Trabakurantz doazen errepideak lotuz (mendebaldeko zatia deritzana) eta, bestetik, 634- errepide nazionala Aitio gainarekin lortzeko beste zati berri bat, hirigunearen erditik pasa beharrik izan gabe. Azken honi, hegoaldeko zatia deitu izan zaio.
| Errepidea | Aforoa | Kokapena | Eguneko bataz-besteko intentsitatea | Ibilgailu astunak (ehunekoetan) |
|---|---|---|---|---|
| A-8 | 547 | Ermuko peajearen ondoan | 23.772 | 16,3 |
| A-8 | 546 | Zaldibarren, proposatutako peaje berriaren mendebaldean | 24.734 | 14,6 |
| N-634 | 117D | Eibartik etorrita Ermuko sarreran | 16.095 | 7,8 |
| N-634 | 117A | Ermura Aretitiotik sartu/irteteko | 7.594 | 14,0 |
| BI-3302 | 117B | Ermua Mallabitik sartu/irteteko | 3.813 | 6,0 |
| BI-2301 | 117C | Ermura Goitondo industrialdetik sartu/irteteko | 4.736 | 6,0 |
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean