Zinema osorik berritzeak ia 3 milioi eurotako kostua izango du

04.07.08
Erakundea

Zinemak, bereak egin du, behintzat gaur ezagutzen duguna. Teodoro Zuazua parrokoak altxatutako eraikinak bere ateak itxiko ditu udazkenean, urriaren lehen hamabostaldian hain zuzen ere. Izan ere aurreko mendeko berrogeita hamargarren hamarkadan jasotako eraikinak, jada bere onena eman du. Azpiegiturak goitik beherako errehabilitazioa behar du, herriaren beharrei eta gaur egungo nahiz etorkizuneko eskariei erantzungo dioena. Errehabilitazio horri esker, eraikinari hainbat dohain eta ezaugarri emango zaizkio: funtzionaltasuna, instalazio eta zerbitzu berriak, irisgarritasuna, nortasuna eta hirigunearekiko txertatzea. Orain urte batzuk atzera, Zuazua abadeak eraikina udalaren esku utzi zuenean ere, barneko aldean batez ere hainbat berrikuntza zenbait egin ziren. Baina haiek motz geratu ziren, batez ere teilatua egoera eskasean zegoelako.

Eszenatoki kutxaren gaineko Kutxa argiztatua, Izelaietatik ikusita Infografia: sarrera nagusia Iparragirre kaletik. Ondoko eraikina lerrozuzenean, haurreskola

Eraikina osorik berritzeko proiektua aste honetan aurkeztu zaio udalbatzari, Gai orokorren eta udalbatzak aztertu beharreko gaien batzordean hain zuzen ere. Bilera horren bidez, zinegotziek proiektuaren nondik norakoak ezagutu ahal izan dute zehetasun handiz. Proiektu hori urrian aurkeztu tako oinarrizkoa garatzen du, hura egokituz eta zuzenduz. Lana Maan arkitektura eta hirigintza, S.M. arena da, taldea Jorge Mallagarai, Angel Mª Cea eta Belen Rodríguezek osatzen dutelarik. Taldearen ustez Zineman egin daitekeen eskuhartzerik onena, eraikina goitik behera aldatzea litzateke, hau da; espazioak eta guneak lekuz aldatuz eta beste modu batez antolatzea. Horrek eraikina lurreratzea eta beste berri bat egitea ekarriko lukeenez, ez da onartu. Posible ez denez, eraikina goitik behera berritzea erabaki da, berrantolatu eta egungo XXI. Mendeko beharretara egokitzeko eta horretan punta puntako teknologia berriak txartatzeko. Hori guztia, zaharrekin erabat apurtu gabe eta hainbat gauza mantenduz.

Infografia: sarrera berriaren perspektiba orokorra goitik ikusita Infografia: behe soilarua barruko aldetik

Errehabilitazio proiektua egiteko jarraitu diren helburu eta irizpideak

Proiektuaren helburu nagusiak ondorengoak dira:

  • Sarbide zuzen, irisgarri, eroso eta duinak lortzea, pertsonentzat nahiz material eszenografikoko zama lanak egiten dutenentzat. Sarbide berria Iparragirretik izango da, Izelaietatik gaur egun dagoaren kaltetan, eskaileraz beterik baitago oso estua izateaz gain.
  • Aretoa gaur egungo arau eta behar teknikoetara hobetu eta egokitzea. Jarlekuen aretoko ezaugarriak bere horretan mantenduko dira, gorde beharreko elementu arkitektonikoa baita, batez ere bere baldintza akustiko egokiak. Nolanahi ere, aretoaren edukiera ehun pertsonatan murriztuko da, gaurko 622 jarlekutik 519 pasatuz.
  • Eszenatokiaren kutxa egokiro neurriratzea, altuera gehiago emanez eta alboetan zabalago utziz , edonolako funtzioak hartu ahal izateko bertan. Kutxa horren goiko aldea azpiegitura berrearen ikurrik adierazgarriena izango da. Argiak izango ditu eta berori hainbat lekuetatik ikusi ahal izango da.
  • Erabilera osagarrien erabilera eta kokapenak egokiro banatzea (kamerino-aldagelak, komunak, biltegiak, eta abar…). Horren bidez, zamalanei erantzun egokia ematea.
  • Girotze, elektrizitate eta argi instalazioak berritzea. Kultur gune berriaren funtzionamendurako beharrezkoak diren hornidurak jartzea.
  • Egungo hormigoizko egituraren zatirik handiena bere horretan mantentzea, beti ere, aurrekoak egitea gaitzesten ez badute behintzat.
  • Kanpoaldeari irudi sendo eta erakargarria ematea, aldi berean inguruan dauden kultur eta zerbitzu eraikinekin bat.

Lan horiek guztiak egiteko aurreikusitako aurrekontua ia hiru milioi eurokoa da. Horri aurre egiteko udalbatzak aurtengo aurrekontuan 780.000 euro jarri ditu. Halaber, kreditu konpromisoak ezarri ditu datozen bi urteetarako. 2009rako 1.180.000 euro eta 2010ean beste milioi bat aurreikusi eta gordeta daude. Obrak hamazortzi hilabete iraungo dituztela estimatzen baita.

Infografia: jarleku aretoaren ikuspegi orokorra Infografia: beheko areto edo hallaren beste irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du