Euskara sailaren logotipoa aukeratzeko lehiaketara aurkeztutako proposamen erakusketa
Udal Euskara sailak bere logotipo aukeratzeko lehiaketara aurkeztutako lanak bildu eta erakusketa prestatu du. Lanen bilduma Lobiano Kultur Gunean jarri da. Erakusketara hori gaur zabalduko eta aste honetako ostiralera bitartean mantenduko da. Egileek logotipoaren inguruan eman zuten azalpena ere ikusgai jarri da, horrela bertaratzen diren guztiek egileak berak azaldu nahi zuen inpresioa hobeto ezagutuko aukera izango baitute. Erakusketa zabalik egongo da gaurtik ostiralera bitartean arratsaldeko 6etatik 9etara. Sarrera doan da.
Euskara Saila erabiltzen hasi da bere logotipo berria. Izan ere, logotipo hori jada sailaren agiri, paper, kartel eta gainerako guztietan –web gune korporatibo hau barne- ageri da. Saria lortu zuen logo hori Aritz Arrizabalaga Urresti Mutrikuarrak egindakoa da, zeinak 300 eurotako saria eskuratu duen.
Lotutako albisteak
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
