Munduko musiten kontzertuak

09.07.08
Kultura eta Gazteria

Munduko musika emanaldiak entzun ahal izango ditugu gure herrian datoren asteburu honetan. Ekimenak diversons, integraziorako musika izena darama. Larunbatat arratsalde eta gauean nazioarteko bi taldek beren musika eskainiko dute Orba Plazan. Lehenengo taldea Kubatik dator eta bigarrena, Senegaletik. Emanaldiak doakoak izango dira, bata arratsaldean egingo da eta bestea gauean. Mudikaldi hau udal kultura sailak antolatu du, ‘La Caixa’ Fundazioaren Obra Sozialarekin elkarlanean.

Cubaneo taldea

“Cubaneo” izena du emanaldia eskainiko duen lehenengo taldeak, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Taldea laukote batek osatzen du, zeinak Kubako musika herrikoia lantzen duen. Beren abestiak genero guztiak ukitzen dituzte, son, guaracha edo boleroa esaterako. Taldea berritu egin da, kide berriak sartu eta gero, zeintzuek ez duten nahi Kubako herri musika ahaztu dadila. Taldeak abesti propioak betiko klasikoekin uztartzen ditu, dotoretasunez eta talentuz. Trobalari gazte hauek 2003. urtean hasi ziren jotzen, Carlos Lage eta Mane Ferret Kubako genero tradizionalak biltzen ibili izan ondoren.

Djilandjang taldea

Senegaleko Djilandjang izeneko taldearen eskutik, etorriko da bigarren emanaldi, gaueko hamaika eta erdietan. Perkusioa eta dantzaren energia dora Senegaleko talde jendetsu honen oinarria. Izena Casamance lurraldeko perkusio instrumentu batetik hartu dute. Izenak mezularia esan nahi du, mandinga hizkuntzan. Djilandjang taldearen helburua ikuslea benetako festa afrikar batean murgiltzea da, kolore eta mugimendu azkarrekin uztartuz, kultura eta sinesmen ezberdinen arteko elkarbizitza sustatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin