Aukera zabala eta kalitatea, Santixauetako ikuskizun musikal eta eszenikoen ezaugarri
Herriko jai nagusiak hasteko gero eta egun gutziago falta dira. Jaie egun nagusiak noiz iritsiko kontaketari eta programari astelehenean emango zaie hasiera. Arratsaslde horretan hasiko dira koadrilen arteko jolasak eta baita kale ikuskizunak. Aurtengoan programatutakoaren ezaugarri nagusia , aukera zabala eta kontratatutakoaren kalitatea dira amankomuneko elementuak. Denetarik eta denontzako izango baitugu, gustu eta joera guztiak asetzeko beste. Musika taldeen artean, aipatu behar ‘Efecto Mariposa’ talde entzutetsua, ofizialki jaiei hasiera eman aurreko aste bukaeran etorriko zaizkigunak. Andaluziarrak uztailaren 19ko larunbatean jo dute, San Pelaioko parkean, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera.
Nolanahi ere, aukera oso zabala da. Gehiago ere baitago eta, oso ona gainera. Ermuan zuzenean jotzen ikusterik ere izango baitugu la mexicana clandestina talde arabarra; ‘The Campbell Brothers’ talde amerikarra; ‘Kokein’ eibartarrak eta ‘Los 3 sudamericanos’ taldea. Horiez gain, ezin ahaztu, hiru gauetarako kontratatuko diren orkestra bikainak: Tarantella, Esmeralda eta Geiser, hain zuzen ere. Ezin ahaztu ere, Valdespinako parkean joko duten rock taldeak.
Horrezz gain, azpimarratu behar dira baita ere, ondoko jarduerak; arte eszenikoei dagokionez, Zahir Circo, Alquimia 130, Markeliñe,Kukubiltxo, Ondalan eta Kanpanolue taldeen ikuskizunak izango ditugula. Kirolean, pilotari profesionalak ikusteko aukera izango dugula eta herri kiroletan, punta-puntako kirolarien erakustaldiak egingo direla herriko plazan. Dena den, datozen egunetan emango dugu ekitaldi horien guztien berri zehatza.
Lotutako albisteak

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke