Ermuko obra publiko batean probokatutako leherketa kontrolatuak, kalte materialak eragin ditu

16.07.08
Erakundea

Ermuko obra publiko batean probokatutako leherketa kontrolatuak, hainbat kalte material eragin ditu gaur inguruko ibilgailu eta ondasunetan, arratsaldeko ordu biak pasa eta gero. Kalteen zenbatekoak diren oraindik ebaluatzeke daude, baina ez da inor zauriturik gertatu. Gertakizuna, Ermuko San Pelaio auzotik Mallabirantz igotzeko BI-3302 errepidearen ondoan izan da, Ariztmendi pilotalekuko aparkalekuaren eta Izarra zentroaren ondoan. Leku horretan udalak sustatutako hirugarren sektorerako eta enpresa hazitegia izango den eraikuntza altxatzeko lanetan dabil “Antzibar Eraikuntzak” izeneko enpresa gipuzkoarrak. Horrek, eraikina altxatzen hasi baino lehen hondeaketa lanak egiten ari da eta lur-azpian harria dagoenez gero, ‘Artibai Hondeaketak’ enpresa azpikontratatu du, horiek leherketa bidez ateratzeko. Azken enpresa horrek prestatu du leherketa proiektua eta eztanda kontrolatua eragin gaurko egunean. Nolanahi ere, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik, eztanda gaizki atera da eta hainbat kalte material eragin ditu inguruko ibilgailu eta ondasunetan. Erabilitako materiala Goma 2 izan da. Segurtasuna areagotze aldera, errepidea moztuta egonda aldez aurretik. Eztanda herriko hainbat tokietatik entzun ahal izan da, batez ere Zeharkalen, San Pelaion eta Urtia industrialdean.

Promosak kaltetutako herritarren atentzioa zentralizatuko du Ekomoni Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorreko bulegoetan

Eztandak egin ahal izateko proiektua Bilboko Ingeniaritza tekniko Elkargo ofizialean aurkeztu eta bertan ontzat eman izan da. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako eta Gobernuko Ordezkaritzaren baimenak ere izan ditu ‘Artibai enpresak’. Guardia Zibileko teknikariak bertan izan dira eztandak egin izan direnean. Eskumendun diren organoek ikerketa ireki dute gertakizun eta izan daitezkeen erantzukizunak argitze aldera. Obran lanak eten egin dira, zonaldea garbitu eta atontzeko. Teknikariek bihartik aurrera lanekin jarraituko ote duten edo lanak baliabide mekanikoez jarraituko dituzten baloratu eta erabakiko dute datozen orduetan.

 Eztandak obrako hesian eragindako kalteak eta errepidean bidera ateratako harri eta lurra ikus daitezke argazkian Estandak batez ere obra ingurutzen duen hesiari eta bertako etxolei eragin die.

Obra Ermua eta Mallabia san Pelaio auzotik gora lotzen duen BI-3302 errepidearen albo batean dago. Ondoan Cerámicas Tesouro enpresa, udal honen Trebakuntza eta Enpresak Sustatzeko Izarra Zentroa eta Aritzmendi pilotalekuko aparkalekua daude. Eraikuntza altxatzeko obra hori ‘Promosa’ izeneko sozietate publikoak kudeatzen du. ‘Promosak bere gerentearen bidez iragarri duenez, kaltetuei atenditu ahal izateko zerbitzu zuzena emango dute Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorreko egoitzan, hau da Bizkai Etorbidean Torreta Etxea eraikinean duten egoitzan.p>

Izarra Zentroko eguzki panel bat zulatuta geratu da, proiektatutuako harrien eraginez. Aritzmendi pilotaleku ondoko aparkalekuan zeuden kotxeek ere kalteak jasan dituzte. Argazkian, atzeko kristala puskatuta zuen autoa ikusten da.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du