Bederatzi ibilgailu gutxienez kaltetuta suertatu dira eztandaren ondorioz

16.07.08
Erakundea

Hirugarren sektorerako eta enpresa hazitegiko eraikina altxatzen ari diren obra bederatzi pertsona joan dira beren ibilgailuak kalteak jasan dituela adieraztera. Obran “Artibai Eraikuntza’ enpresako langileek kaltetuen datuak eta beraien aseguru-etxeenak bildu dituzte, beren konpainiari emateko xedez. Nolanahi ere, Promosa udal sozietateak bere gerentearen bidez iragarri du, kaltetuei atenditu ahal izateko zerbitzu zuzena emango dutela Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorreko egoitzan, hau da Bizkai Etorbidean Torreta Etxea eraikinean duten egoitzan. Istripu hoen inguruan edozer jakinarazteko edo izapideren bat egiteko beharra duten pertsonek Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorraren egoitzatik pasa daitezke, goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean.

argazkian kaltetutako beste kotxe bat. Atzeko kristala apurtuta du eta hori jo duen harria lurrean dago.

Leherketa proiektuaren ezaugarriak

Leherketa proiektua lur azpiko ezaugarrietara egokitu da. Artibaiko teknikarien esanetan, lur horretan kareharri estratifikatua dago, 20 zentimetrotik 50erako lodiera duena. Harria hori bertikalki dago eta elkarren artean buztina du”. Horregatik Goma2 lehergailua erabiltzea erabaki dute. Erabilitako Karnak 9 kilotik 24ra bitartekoak izan dira eta barrenoak 6 metrotik 12ra bitartean sartu dira. Leherketak materiala kanporantz –Bi-3302 errepiderantz- proiektatu du erdiko eta amaierako zonaldean, soplatua deritzan fenomenoa eraginez”. Raul Husikllos tek ikariak horrela azaldu digu obran bertan gaur arratsaldean. Nolanahi ere, oraindik itxaron egin behar martxan jarritako ikerketak eta eskatu diren txostenak etorri bitartean.

Argazkian lurrean sartutako barrenoa eta koloretako kordoia prest ikus daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian