Herriko jaietan sartu aurretik berotzen joateko aste bukaera

18.07.08
Kultura eta Gazteria

Errefrauak dioenez santu guztiak bezperatik hasita ospatzen dira. Nolanahi ere, Ermuan ez du betetzen esaera zahar horretan esaten dena, araua baieztatzen duen salbuespenari helduta. Horrela, uztailaren 24ari itxaron gabe, herrian jai nagusien aurreko asteburu bizi-bizia pasatzeko prest gaude. Horrela antzeman daiteke jai-egitarauari begiratu bat eman eta dakarren eskaintza zabala ikusita. Gainera herritar guztiok jai eta festa egun horiei gogotik heltzeko irrikan gaude. Horri horrela izateko arrazoiak anitzak dira: uda, koadrilen arteko lehiaketak, oporrak esku-eskura edukitzeak, eta beste abar luze bat jaien eztanda aurreratuko dutenak. Azken egunetan joera hori nabaritzen da; lehen lehenengo aukeran kalera irteten baikara goiz, arratsalde nahiz gauez, eta asteburu honetan ere horrela izatea espero da.

Gaurkoan ikusmin handiena sortuko duen ekitaldia ohiko play-back lehiaketaren saioa izango da, herriko plazan gaueko hamar eta erdietatik aurrera ikusteko aukera izango duguna. Ohiko eta tradizio hitza erabiltzean paradoxa sortu badaiteke ere, horrela da ez betidanikoa delako. Ohiko diogu, urtero programan errepikatu arren, oso gurea delako eta egitarauan mantentzea lortu duelako, oso interesgarria eta erakargarria izaten baita, jarduerak urte asko izan arren. Ziur gaude, aurtengoan ere gure gazteek harridura puntu hori lortuko dutela, prestatzen dituzten emanaldi askok orijinaltasun handia izan ohi dutelako eta, nola ez, lan asko ere bai.

Bihar ‘Efecto Mariposa’ taldearen kontzertua

Bihar, ezbairik gabe, jarduera nagusia Malagako ‘Efecto Mariposa’ taldeak emango duen kontzertua da. Ikuskizuna San Pelaio parkean izango da gaueko hamaika t’erdietatik aurrera. Susana Alva kantari eta liderra duen talde honen etorrera ikusmin handia sortu du, herrian ezezik inguruko bailaretan ere, esaterako Durangaldean, Lea-artibain edo Deba-barrenean. Gainera, ikusmina handitu egin du kontzertua parkean zabalik eta dohainekoa izateak. Taldea bere azken lana, “Vivo en vivo” titulukoa, aurkeztera dator.

 

Igandea zertxobait lasaiagoa izatea espero da, gauza interesgarri ugari egongo diren arrren. Egitarauak eskaintza zabala badakar ere, guk horretatik guztietatik hiru besterik ez ditugu aipatuko.Goizean zehar kirol ekitaldi ugari izango dira: areto-futbola, martxa herrikoia mendiko bizikletaz, irrati kontroleko kotxeak eta galeper-tiraketa. Arratsaldeko seietan herriko plazan egingo den musika eta dantza jaialdia de aipatzekoa.

Ekitaldien berri zehatza edukitzeko (ordu, leku eta abar), ikus programa ofiziala beheko informazio gehiari eginiko lasterbidean.

Lotutako albisteak

Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke