The Campbell Brothers taldeak gospeleko kantaldia emango du

21.07.08
Kultura eta Gazteria

Ermuan gospel musikako kantaldia entzuteko aukera izango dugu, “The Campbell Brothers” talde estatubatuarraren eskutik. Emanaldia Orbe Kardinalaren plazan izango da, gaueko hamarretan hasita. Gospel musikaren, -espirituala edo ebanjelikoa deritzan musikaren- definiziorik itxienean, XVIII. mendean eliza afroamerikarretan sortutako musika erlijiosoa da, zeina 1930etik aurrera ezagutzera eman zen. Oro har, hegoaldeko kantari kristauek kantatu eta konposatutako musika erlijiosoari ere esan ohi zaio, kantarien arraza edozein izanik ere.

The Campbell Brothers taldeak “Sacred Steel”, blues musika pedaldun gitarrekin eta ahotsarekin uztartzen dute. Tradizio hori hirurogeigarren hamarkadan House of God Keith Dominion Church delakoan egiten ziren ospakizunetatik dator. Gaur egun, musika hori elizak utzi eta kontzertu aretoetara atera da. Izan ere, Hollywood Bowl, Kennedy Center, Brooklyn Academy of Music edo Symphony Space bezalako aretoetan entzun daiteke.

Taldea lau nebek eta beste hiru musikarik osatzen dute

Chuck Campbell, guitarra-jolea eta bere anaia Darick dira taldeko musikari onenak, horiek taldearen nondik norakoak zuzendu dituzte azken bi hamarkadetan. Erritmo atal indartsuaren buru dira Phil Campbell guitarra elektrikoarekin eta azken horren semea den Carltonekin batera. Taldeko ahots esanguratsua Katie Jackson andreak jartzen du, maisutasunez ipini ere, deskribatu ezinezko energia eta espresio mailara arte.

The Campbell Brothers taldeak errepertorio aberats eta zabala du beren eliza iturri izanik, horri inoiz entzun izandako soinu, ahots eta erritmo propioak gehitu dizkiolarik. Aldeak sei disko ditu merkatuan. Espainian emando dituzten emanaldien artean aipatzekoak dira ondorengoak: Donostiako jazzaldia, Bartzelona, Madril edo Peraladako jaialdiak.

Taldea osatzen duten musikariak ikus daitezke argazki honetan. Irudia taldearen web-gunetik hartu dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira