Udalbatzarrak amaiera emango dio ikastaro politikoari, azken ohiko Osoko Bilkura eginez

22.07.08
Erakundea

Udalbatzarrak amaiera emango dio ikastaro politikoari bihar, azken ohiko Osoko Bilkura eginez. Printzipioz eta ezohiko ezer gertatu ezik, organoa ez da berriz bilduko uda pasa arte. Bilerak ohiko izaera izango du eta goizeko hamarrak eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda zortzi puntuk osatzen dute. Lehenengoan, I+E sailkagarri den enpresa proiektu berri baten bideragarritasuna onartuko da. Enpresa horren izena Nautika ANCON da eta ontziak erabiltzeko tituluak ateratzeko prestakuntza emango du eta baita aisialdi jarduerak ere bai.

Bigarrenetik laugarren puntura hartutako hainbat erabakiren berri emango da. Bigarrenean, Alkatearen eskurantza-eskuordetzeari buruzko azken Dekretuaren berri emango. Hurrengo bietan, Udal Kirol Erakundearen aurrekontuan egindako aldaketa bi azalduko dira. Bosgarren eta zazpigarren gaiak hirigintza alorrekoak izango dira. Lehenengoan etxabeetako establezimenduetan toldoen instalazioa arautuko duen ordenantza hasierako izaeraz onartuko da. Bigarrenean, berriz, Udalerriko Udal Plangintzaren Aholku Kontseilua osatzeko Arautegia onartuko da. Seigarrenean, aldi baterako langileen hirurtekoak aintzat hartzea onartuko da. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, sakatu azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako