Palako txapelak Ermuan geratuko dira, beste urte betez

22.07.08
Kirolak

Miguel Vidaurrek eta Roberto Arrartek jantzi dituzte beste behin herriko pala txapelketako txapelak, bart iluntzean jokatutako partidan Ellakuria-Unda bikotea 35-27 emaitzaz gailendu eta gero. Atzokoan lortutakoarekin, jada, laugarren txapela jantzi dute, beste horrenbeste urte jarraian. Markagailuak horrenbesteko estutasunik agertzen ez duen arren, partida oso gogorra izan zen bikote biak oso maila ona eta parekatua agertu baitzuten. Ermuarrek aurretik izan baziren ere, haibatean tartea murriztu eta ondotik jarraitu zieten bisitariek. Jokoaren arabera markagailuak alde batera nahiz bestera egin zezakeen arren, azkenean herrikoek irabazi zuten. Beraien alde, frontoia eta jarraitzaile sutsuak izan ziren.

Miguel Vidaurre eta Roberto Arrarte txapeldunak saria jaso ondoren. Ellakuria eta Unda txapelduordeak ere beren saria jaso zuten, partida oso txukuna egin ondoren.

Arratsaldeari hasiera eman zitzaion, bigarren mailako finalarekin. Horretan, Mertxan eta Lorente basauriarrak mendean hartu zituzten Lander eta Eneko eibartarrak, 35-28 emaitzaz. Basaurikoak txapela jantzi eta beren herrira eraman zuten. Markagailuak adierazten duenez, partdi hau ere oso parekatuta egon zen, kirolariek maila ona erakutsi zutelako. Partidak Orbe Kardinalaren plazako frontoian jokatu ziren, arratsaldeko sei eta erdietan hasi eta ia gaueko hamarrak bitartean. Azkenengoa amaitzerako, ia erabat ilun zegoen. Datorren urtean gehiago ikusi nahiz jokatzeko parada izango dugu!

Bigarren mailako txapeldunak Basauriko Mertxan Lorente izan ziren. Argazkian sariak jaso eta gero. Argazkian bigarren mailako txapeldunordeak, Landek eta Enekok, pozarren egindako lanarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira