Aldarrikapen kanpaina ugari jaien barne

24.07.08
Kultura eta Gazteria

Herriko jai nagusiak erreferentzia gune eta erakusleiho paregabea dira. Jai eta aisialdi giroan gozatzea, egun osoa kalean eta bizitasunaz pasatzea eta jendetza pilatzearen ezaugarriek aukera ematen dute sentsibilizazio eta hausnarketa kolektibora garamatzaten kanpaina ugari egiteko. Eta baita urteko gainontzeko jardueren finantzazio iturri izateko. Hori guztia, jai giro alaian eta lasaian. Eta aurtengo jaiak ere, makina bat kanpaina bideratzeko aprobetxatuko dira. Hori horrela, herriko elkarte eta hainbat udal sailek beren kanpaina bereziak jada abian dituzte.

Gure udalak eta jaie programa ofizialaren bidez hiru mezu zabaldu ditu; euskara sailarena, berdintasunerako udal Kontseiluarena eta Zerbitzu Sozial eta komunitarioena, hain zuzen ere. Lehenak euskaraz egiteren aldeko mezua da; bigarrenak gizon eta emakumeen arteko errespetua aldarrikatzen du eta Tratu onen aldeko plataformaren mezua barreiatzen du, tratu txarrik eman ez dadin. Leloak honela dio: Hator erroilu onera! Aldiz, hirugarrenak, drogamenpekotasunak hizpide ditu eta, batez ere, kokaina eta bere kontsumoa.

Kanpainetan hainbat elementu erabiltzen dira: zapiak, eskumuturrekoak, intsigniak eta pegatinak

Dena den, udalaren kanpainak kalean aurkituko ditugunen zati bat besterik ez dira. Esaterako, Txarangen Batzordeak zamako zapi gorriak prestatu ditu ‘Pololaren’ iruddiarekin. Zapiok 2 eurotan saltzen dira hainbat taberna eta dendetan. Horien salmentagatik ateratzen den diru guztia ‘Mugarik Gabeko Medikuak’ Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango zaio. Hiriguneko tabernariek ere beste zapi gorri batzuk prestatu eta saltzen dituzte. Horien salmentarekin bildutako dirua zehaztu gabeko datan musika emanaldia antolatzeko erabiliko dutela iragarri dute.

Tratu onen aldeko plataformak, Emakumearen Kontseiluaren laguntzarekin, kolore distiratsuko eskumuturrekoak prestatu ditu kalean eta doan banatzeko. Horietan jarritako leloa, “Hator roilo onera! da. Horien bidez, gauza bi aldarrikatzen dituzte: gizon eta emakumeek berdintasunez jaiak gozatu ditzagula eta, bestetik, inolako eraso sexistarik gabeko jaien aldeko deia.

Benetako berdintasunaren aldeko ‘Zipriztintzen’ gizon taldeak ere, jaietan hasiera emango dio bere lehen kanpainari. Taldeak ur botilak erabiliko ditu berdintasunaren aldeko mezua zabaltzeko. Taldeak Alzola Urak enpresaren ur botila propio eta bereziak banatu dizkie nahi izan duten ostalariei. Alzolaren botila horiek 33 zentilitrotakoak dira eta etiketa berezi bat daramate. Botila horietan ondoko mezua irakur daiteke: “Gizon jokatu, berdintasuna bultzatu”. Berdintasuna Zipriztintzen. Berdintasunaren Aldeko Ermuko Gizon taldea.

Azkenik, urteroko legez, ‘Euskal Birusa’ talde euskaltzaleak ere intsignia eta pegatinak prestatu ditu, taberna eta lekua ugarietan eskura daitezkeenak euro batean. Azken horretan: Nik euskarari BAI! Mezua irakur daiteke. Gora Santixauak eta ondo pasa!

Argazkian Zipriztintzen taldearen ur botila eta Tratu onen aldeko eskumutur koloretsuak.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude