Ermuan nautika-eskola martxan jarriko da
NAUTICA ANCON S.M. eskolari esker ontzi-tituluak lortu ahal izango dira gure herrian laket-ontziak erabiltzeko. Zehatz mehatz, eskola honek eskainiko ditu honako tituluak: Oinarrizko Nabigazioarako Patroia (ONP), Aisialdirako Ontzietako Patroia (AOP), Yateko Patroia (YP) eta Yateko Kapitaina (YK).
Alde batetik, “Izarra” enpresa-ekimenen zentroan klase teorikoak emango dira eta praktikak Zumaian; eskola sortu zuten bazkideen ontzi batean. Halaber, ikasketak egin ahal izango dira Interneten bidez. Beste alde batetik, eskolak eskainiko ditu bai laket-ekintzak, bai ontziaren alokairua.
Enpresa I+E atalean izendatu da
Ermuko Udaletxeak nautika-eskola abiaraztea oinarritu du. Ekintza honen bidez enpresa I+E atalean izendatu da (INEMen programa). I+E enpresak diru-laguntzak eta hobariak jasotzen dituzte herriko ordenantzaren arabera. Gainera, enpresa hau Udalak ‘Izarra’ zentroan duen enpresa ekimenen mintegian kokatuta bi urtez egongo da.
Eskolako sortzaileek gure herrian eta inguruan dauden aisiaren-beharrak ezagutzen dituzte eta beren ikusmen estrategikoarekin heziketa berria eskainiko dute.
Bazkideen ustez merkatu-nitxo dago eta ekimenaren bidez eskaera bete nahi da. Gero eta jende gehiago dago aisiari garrantzia ematen diola, batez ere, itsasoarekin lotura duten ekintzei. Etorkizunean, bazkide sortzaileen ustez enpresak 5 pertsona izango du 2010. urtean (irakasleak, mekanikoak, elektronikoak, eta abar beharrezkoak izango direla eta).
Eskola funtzionatzen hasiko da datorren hilabetean baina laket-ekintzak hilabete honetan egin ahal izango dira. Parte hartu nahi duten pertsonek kontakta dezakete eskolarekin posta elektronikoaren bidez robernegi@telefonica.net edo honako telefonoaren bidez 652 773 508.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du