Gaur Jumper filma proiektatuko da aire zabaleko zinearen zikloan
Aurtengo zeru zabaleko zine zikloak aurrera jarraitu du gaurkoan. Jarduera bere azken txanpan sartuko da, aste honetan amaituko baita. Hortaz, gaurkoa eta osteguneko emanaldiak besterik ez zaizkigu geratzen. Gaur fikzio zientzia eta abentura-filma bat proiektatuko da. Filma horren titulua ‘Jumper’ da. Produkzioa iparramerikarra da eta laurogeita zortzi minutu irauten ditu. Zuzendaria Doug Liman da. Filmean, besteak beste, Hayden Christensen, Samuel L. Jackson, Diane Lane, Jamie Bell, Anna Sophia Robb eta Michael Rocoker aktoreek parte hartzen dute. Proiekzioa Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Euria eginez gero filma Santiago Apostolu elizaren atarian proiektatuko da.
Sinopsia
David Rice gazteak jaiotzetik bertatik botere misteriotsu bat du, guztiok nahiko genukeen boterea: imajinatzen duen edozein lekura teletransportatzea. Orain artean botere hori iraganari ihes egiteko, dirutza metatzeko eta erabat independentea izateko erabili du. Ez du inoiz mugarik, ez ondoriorik ezagutu izan. Bat-batean, Davidek bera bezalako ezaugarria eta Griffin izena duen beste gazte ibiltari bat ezagutuko du. Hori jakiteak egon eza ekarriko dio, naturaren fenomeno bitxia izan ordez, genetikaren irregulartasun baten emaitza dela jakiten baitu. Bera bezalakoei ‘saltatzaile’ deitzen dietela eta inoiz salbu ez daudela jakiten du. Saltatzaileak akabatzeko isilpeko taldea dagoela jakiten du eta, hemendik aurrera, ihesian ibili beharko du atsedenik gabe, taldeak bere berri duenez. Ihesian mundua batetik bestera zeharkatuko du, abenturak piloa biziz.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du