Aldapako sarbidea aldatu eta aparkaleku kopurua bikoiztu egin da
Abuztua opor hilabetea izan ohi da orohar. Herritar gehienok abuztuko hainbat aste hartzen ditugu bidaiatzeko eta atseden hartzeko. Herritarrok atera egiten garela aprobetxaturik, abuztuan obrak eta mantenu lanak egiteko hilabete berezia izaten da. Hori horrela da, jende gutxiago egoteran sortzen diren eragozpenak txikiagoak eta erraztasunak handiagoak direlako. Hori horrela, hirigintza eta udaltzaingoa uda honetan elkarlanean jardun dute hainbat lan eta aldaketei aurre egiteko. Aldaketa horiek hainbat aldaketa ekarriko dituzte trafikoari dagokionez. Aldaketarik garrantzitsuenak ondoko biak izan dira: Aldapa kaleko aparkalekua lekuz aldatzea eta San Pelaion derrigorrezko biribilgunea ezartzea, hain zuzen ere. Jada, San Pelaiotik Diputaziora nahiz Zeharkalera joateko biribilgunea egin beharko da derrigorrez. Horrela agintzen baitute bide markak eta seinale berriak.
Aldaketarekin Aldapan aparkatzeko zegoen lekua bikoiztu egin da
Aldapako igoeran egindako aldaketa da nabariagoa da. Orain Ongarai auzora igotzeko malda horren eskuman aparkatu beharra dago, arrapala mekanikoen hormaren ondoren. Horri esker, gidarien ikusmena eta segurtasuna areagotu egiteaz gain, aparkalekuen kopurua bikoiztu egin da. Orain artean, erdian aparkatzen zen autoen norabidea banatuz. Horrela egiteak oztopo asko sortarazten zizkien inguruan dauden garajeetako erabiltzaileei nahiz Errebalbururantz zihoazten herritarrei.
Lekua urria izateak, aparkatzeko lekuen marretatik gainezka egitea zekartzan, ikusmenaren kaltetan eta automobilak arriskuan jarriz maniobrak egin behar baitzituzten. Oraingo antolamendua logikoagoa dela eta bideko segurtasuna areagotzen duela adierazi digute udaltzaingoko lankideek. Norabideak espaloi txikitxo batez banatzeaz gain, horien ertzetan ere plastikozko mugarri gorriak ere jarri eta bidea pintatu dira.
San Pelaion derrigorrezko biribilgunea eta norazkoa ezarri dira
Bigarren aldaketarik behinena San Pelaion egin da. Bertan biktimen oroimenez jarrita dagoen monumentuan biribilgunea egin beharko da derrigorrezkoa izango baita. Noranzkoa ez errespetatzea eta biribilgunea ez egitea arriskutsua izateaz gain, zirkulazio kodean aurreikusitako arau haustea era badela esan digute Udaltzaingoek. Arau hauste horretarako ezarrita dagoen zigorra, sei puntu kentzea eta 300etik 600 eurora bitarteko isuna da, adierazitako iturriak esandakoaren arabera.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan