-Merino Memorialak- hogeita bat garren edizioa beteko du

11.09.08
Gizartea

‘Jose Merino’ren oroimenez urtero antolatzen duen hiri lasterketak hogeita bat garrren edizioa beteko du aurten. Karrera urriaren 5eko igande goizean korrituko da. Antolatzaileek kaleratu dute jada aurtengo programa ofiziala. Programa B5 tamainako liburuxka bat da eta hamasei orrialde dituena. Horietatik, lau koloretakoak dira, esaterako azala, kontrazala edo erdiko ibilbidea. Programak antolatzaileen eta udal kirol zinegotziaren hitzak jasotzen ditu. Horrez gain, publizitate ugariz ere hornituta dator. Irteera eta helmuga Zubiaurre kalean izanen dira azken urteetan bezalaxe, trafikoaren erregulazioari laguntzeko eta ikuslegoaren kopurua handitzeko asmoz.

Karrerak luzera desberdina izango du, korrikalarien kategoria bakoitzari egokitutakoa. Ibilaldi motzena aurrebenjaminak egingo dute, 260 m egin beharko dituztelarik. Ibilbide luzeena nagusiena izango da, senior taldean parte hartzen duten korrikalariek 10000 metro bete beharko dituztelarik. Lehenengo irteera goizeko hamarretan emango da, lasterketa nagusia ordu eta erdi beranduago abiaraziko delarik. Sariei dagokionez, azpimarratu behar da kategoria guztietako lehen hiru sailkatutakoek sariak eta elastikoak jasoko dituztela.

Antolatzaileek, guztira 2600 euro banatuko dituzte eskudirutan. Parte hartzeko, 16 urtetik gorakoek 6 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izen-emateak egiteko ondoko bideak erabili daitezke: zentroaren egoitzara joan; 943 17 27 15 telefonora deitu; 943 03 01 93 faxera edo castillaleonermua@hotmail.com helbide elektronikora idatzi edo lasterketa bakoitza hasi baino hogeita hamar minutu lehenago mahaira bertara joan.

Informazio gehiagoko lasterbidearen bidez datu gehiago eskaintzen ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.