-Folkez Blai- lehiaketak Carmen Parisen doako emanaldia ikusteko aukera emango

12.09.08
Kultura eta Gazteria

Carmen Parisek kantaldia emango du bihar Ermuko Orbe plazan, gaueko 23:30etatik aurrera. Emanaldia herrian folk musika jotzen duten talde ez profesionalen arteko lehiaketaren barne dago eta plazan izango da, nahi duten ikusleentzat dohainik. Carmen Paris bere hirugarren eta momentuz azken lana, “InCubando” titulukoa, kantatzera dator. Horren aurretik, 2002an “ Pa’ mi genio” eta 2005ean “Jotera lo serás tú” izeneko lanak atera zituen merkatura.

Paris Tarragonan jaiozen arren, Aragoiko Utebo herrian –Zaragozako hiriburutik hurbil- hazitakoa da. Nolanahi ere, ez ditu inoiz ahaztu Samper de Calanda herriko sustraiak. Bere musikan Aragoiko jota, flamenkoa, musika andaluziarra, jazz eta bestelako joerak uztartzen ditu.

Carmenek kantua, pianoa, gitarra, violonchelloa, armonia eta solfeoa ikasi zituen Zaragozako musika kontserbatorioan. Musika ikasketak eta filologiako ikasketak aldi bateraegin izan ditu. Ikasle garai horretan “Jamaika” izeneko talde batean ere aritutakoa da, kantari gisa, horri esker jende aurreko emanaldietan eskarmentu handia eskuratzeko balio izan ziolarik. Dena den, buruak eta bihotzak bakarreko bere bidea egiteko eskatzen zioten: jotaren iraultza jorratzea erabakitzeraino.

Asmo horrekin jazz eta flamenkoko musikariez inguratu izan da. Horien artean, Chano Domínguez, Guillermo McGuill edo Javier Colina izan dira. Horiekin guztiekin, “Pa’ mi genio” izeneko lehen maketa grabatu zuen. Hori, maketa baino gehiago disko borobila zen eta disko-etxeen ateak ireki zizkion ezagutzera eman ahal izateko. Taldea bihar ikusteko aukera izango dugu doan eta herriko plazan bertan.

Carmen Paris bere promozioetarako erabiltzen duen argazkia da hau

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira