Emakumearen udal kontseiluak bilera bolada berriari hasiera emango dio
Emakumearen udal Kontseiluak bihar ekingo die aldizkako bilerei udako oporraldiengatiko etenaren ondoren. Ziklo berriko bilerei bihar emango zaie hasiera, arratsaldeko 5,30etan. Bilera hori Emakumearen Topalekuko Batzar Aretoan egingo da, Izelaieta 12ko erakinaren bigarren solairuan.
Emakumearen Kontseilua aldian behingo egunetan biltzen da eta bere bileratan Ermuko emakumeen elkarte eta taldeek hartzen dute parte, baita interesaturik dauden bestelako pertsonek ere. Bertan tratatzen diren gaiak, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko helburuaz, Udaletik nahiz elkarteetatik proposatzen diren ekintzen ingurukoak izaten dira.
Aipaturiko bilerak irekiak dira, hots pertsona guztientzako zabalik daude. Bilerotan ideiak jaso, egitarauak eztabaidatu, jarduerak koordinatu eta proposatzen direnez gero, ahalik eta pertsona eta talde kopuru handiagoa bildu hobe.
Horiek horrela, sailak dei zabala egin du interesa izan eta nahi duen emakume guztioi bileretara ager daitezen, bakoitzak erabakitzen duen aldizkatasunarekin, hau da; noizean behin edo bilera orotara. Bilera, asistentzia edo partaidetzaren inguruko edozein argibiderako, Kontseilua koordinatzen duen Emakumearen udal Saileko 943-171030 zenbakira dei dezakezue goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara eta arratsaldez 4etatik 8etara.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko