Herriko beste zerbitzuekiko lankidetzari esker, liburutegia hedatzen jarraituko

17.09.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiaren xede nagusiak kultura eta jakintza sustatzea dira, batik bat, eta egiteko hori liburu eta irakurketan oinarritzen du, nahiz eta teknologia berriei ere leku egin izan dioen azken boladan. Zerbitzua oso ezaguna eta erabilia da herritarren artean. Hortaz, esan dezakegu oso errotuta dagoela, hainbat urteetan lan eskerga egin ondoren. Horren adibide, herrian 6500 biztanlek baino gehiago zerbitzuko bazkide eta erabiltzaile direla da. Aurrerantzean jende gehiagorengana ailegatzeko helburuaz, lankidetza hitzarmenak adostu ditu herrian ditugun beste zerbitzu batzuekin; esaterako ur sarearen kudeaketa esleiturik duen ANSA enpresarekin edo ‘Haurreskolak’ partzuergoko haurtzaindegiarekin. Asmoa honakoa da, liburutegiraino joaten ez direnei, liburutegia eta bere zerbitzu eta materialak are eskurago jartzea. Hori horrela, materiala erakusteko eta maileguan hartzeko eta bueltatzeko puntu berri bi eskaintzen ditu.

Hori horrela, irakurgaiak eta materiala eskaintzeko puntu berri bi jarri ditu. Aipatu zerbitzuetako geletan ‘Irakurri’ kanpainako apal bi jarri ditu, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak irakurtzaletasuna sustatzeko kanapinakoak. Horietan, hainbat ale eta titulu eskaintzen dira, herritarrek maileguan har eta etxera eraman ditzaketenak. Mailegua oso modu errazean norberak egin dezake, apal ondoko agirian datuak betez. Bazkide ez direnak, aukera dute eskabidea betetzeko eta hori han bertan edo liburutegiaren egoitzan entregatzeko, gerora, liburuak eraman ahal izateko.

Haurtzaindegira eramandako aleak ume txikientzako berariazkoak eta egiten duten erabilerarako egokitutakoak dira. Horien artean, txintxirrin-liburuak, azal gogorrekoak, plastifikatutakoak eta bainuan esaterako busti daitezkeenak, gura haurtxoek dibertitu daitezen jolasean. ANSA enpresan aldiz hogeita hamar bat eleberri jarri dira, irakurle gazte nahiz helduentzat aproposak direnak. Udal liburutegiak osasun zentroarekin lankidetza hitzarmena du eta bertara haurrentzako aleak bidaltzen ditu, medikuak hartu bitarteko egonaldia irakurketaren bidez entretenigarriago egiteko. Udal liburutegiak bere materiala eta zerbitzuak toki berri gehiagotan laster eskaintzeko asmoa du. Horren berri eman eta kontatuko dizuegu.

Argazki honetan, ''Haurreskolak'' partzuergoko haurtzaindegian jarrri berri den apal berria eta materiala ikas dezakegu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"