Azken egunak, epeak agortuz!

18.09.08
Euskara

Hil hasieran hasitako hainbat egitasmok datorren astean izango dute jomuga. Hilaren 23an, asteartean, herriko euskaltegi biek, Udal euskaltegiak zein Kaltxango AEK-k ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina amaituko dute, beraz, euskaraz ikasi nahi duena liburutegi gainean dagoen Udal euskaltegira zein Kaltxangon dagoen Aek euskaltegira joan dadila, berari hobeto etortzen zaion ordutegia eta urratsa aukeratu eta izena emateko.

Ildo honetatik ere Euskara Sailak azken bi urtetan ibilitako euskara-ikasleei gogoratu nahi die ikastaro horiegatik diru-laguntza eskabidea aurkezteko epea asteartean bertan amaitzen dela, eta eskabideok komentukoa kalean dagoen Abiapuntuko bulegoetan aurkeztu behar direla.

Amaitzeko, Euskal Birusak antolatutako Udako VII postal lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 24an amaitzen da, asteazkenean. Hortik aurrera epaimahaikideek ekin egin beharko diote jasotakoen artean onena aukeratzeari. Azken orduan ibili denak oraindik badu denbora, adi ibili beraz!

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko