Mallabia eta Ermuaren elkar lankidetzari esker, Beranoko pasealekuak egokitu eta adieraziko dira

19.09.08
Ekonomi Sustapena

“Basoko bideak’ izena duen enplegu tailerrak Berano zonaldeko pasealekuak atondu eta jorietan seinaleak jarriko ditu. Lanak datozen bi asteetan zehar gauzatuko dira. Egun horietan sasiak garbitu eta informazio panelak eta bide seinaleak jarriko dira. Jarduera horren oinarri da Mallabia eta Ermuko udalen elkar lankidetza, bideak eta zonaldeak udalerri bien lurretatik igarotzen baitira, batez ere Mallabiarenetik. Lau bide dira panelak eta seinaleak jarriko zaizkienei, ondoko ibilbideak lotzen dituztenak hain zuzen ere: Harrobia-Arteta; Arteta-Goitondo; Arteta-Asuntxa-Mañe eta Asuntxa-Berano. Informazio panelak nahiz seinaleak pasealekuak ez ezik horietan ikustekoak diren gauzak ere adieraziko dituzte, esaterako, putzua, iturria, baseliza edo zubiak.

Landutako zura tratatua eta osagai kimikorik gabekoa erabiliko da

Informazio panelak nahiz seinaleak zurezkoak izango dira. Baina ez nolanahiko zura edo egurrezkoak, landu eta hazitako arboletatik ateratakoak baitira, kromoa edo artsenikoa bezalako produkturik ez dutenak, basoen ustiapen iraunkorrean oinarriturik eta Ingurugiroa errespetatuz. Hortaz, erabiliko diren materialak zainduak dira, ez dutelako gutxiagorik merezi jarriko diren leku eta parajeek, benetan politak baitira.

Programa Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorrarena da. Sailak bide horien ondoko jabeei eskutitzak bidali dizkie egin nahi denaren berri emateko. Eskutitzetan, dagoen asmoaren berri emateaz gain, lanak hasi aurretik ezer esatekorik edo hobekuntzak proposatzekorik badute, arren, jakinarazteko eskaintza luzatzen zaie.

Alorrak, pasealeku horien berri emateko diptiko bat ere argitaratu eta aurkeztu du, zeina hemendik gutxira banatuko den. Argitalpenak pasealekuen berri eman eta bidean ikusi eta gozatzeko dauden gauza ikusgarriak ere jasotzen ditu.

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza Alorrak zonalde eta pasealekuen mapa ere prestatu du, informatikaren laguntzaz.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren