Ziklomotorrak IAT azterketa herrian pasa ahal izango dute urrian

19.09.08
Hiritarren Segurtasuna

Bi eta lau gurpileko ziklomotoreen jabeak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) herrian bertan pasa ahal izango dute, nahi badute behintzat. Enpresa batek estazio mugikorra herrira ekarriko digu datorren urriaren 2ko ostegunean. Estazio hori udalaren Izarra eraikinaren pabilioi batean jarriko da, herritik BI-3302 errepidetik Mallabirako bidearen ertzean, Aritzmendi pilotalekua pasa eta gero. Estazio horretatik pasa ahal izango dira aldez aurretik hitzordua hartzen dutenek. Hitzordua Udaltzaingoan hartu behar da, udaletxeko 943 17 63 00 telefonora deituz gero. Azterketak, egun osoan zehar egingo dira, goiz nahiz arratsaldez. Ordutegia hau izango da, 10etatik 13:30etara goizez, eta 15:30etatik 19:00etara arratsaldez.

Bi eta lau gurpileko ziklomotorren joan-etorriak horiek kokatuta dauden udalerrira mugatu ohi dira askotan, eta gainera ibilgailu horiek bide azkarretatik zirkulatzeko mugak izaten dituzte, abiadura mugatua baitute. Hori guztia kontutan hartuta, estazio mugikorrak gaitzea erabaki da, estazio finkoetatik urrun dauden herrietara iritsi ahal izateko eta eta jabeei erraztasunak emateko. Bizkaiko IATko enpresa gertuena ermuarrok Zornotzan dugu eta, Gipuzkoa aukeratuz gero, Bergaran hain zuzen ere.

Udal honek informazio oharra kaleratu du horren guztiaren berri emanez eta herriko portaletan banatu du. Guk orri hori lotura egin diogu zuoi eskaintzeko, beheko informazio gehiagoko loturaren bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko