Atentatuen gaitzespena eta manifestatzeko deia
Ermuko Bozemaleen Batzordea gaur goizean bilduko da, ETAk azken 24 orduetan eginiko hiru atentatuak baloratu eta gaitzesteko, gaur goizaldean Santoñan eginiko azkenekoan Luis Conde brigada erail baitu. Organoak hiru ekintza horiek gaitzetsiko ditu, horietan izan diren biktimekin eta atentatuon herriekin elkartzen dela adieraziko.
Bozemaleen Batzordeak gaur arratsalderako manifestazio deitzeko proposamena ere hizpide izango du. Udalbatzak, jada, bat egin du bai EUDELek bai ‘Gesto por la Paz’ elkarteak gaurko deitu dituzten kontzentrazio isilekin. Hori horrela, Udalbatza udaletxe aurrera aterako da gaur eguerdian, biolentzia ezertarako bidea ez dela adierazteko. Horrez gain, ‘Gesto por la Paz’ kolektiboak arratsaldeko zazpietarako deitu duen kontzentrazio isilarekin bat eta ados agertu da.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako