Ermuko Udalbatzak atentatuok gaitzetsi eta manifestazioa deitu du

22.09.08
Erakundea

Ermuko Udaleko Bozemaileen Batzordeak azken 24 orduetan egindako atentatuak gaitzetsi ditu eta arratsalderako manifestazioa deitu du. Batzordea premiazko izaeraz bildu da goizean, Santoñan goizaldean jazotako atentatuaren eta Luis Conde De la Cruz brigadaren erailketaren ondorioz. Udalbatza eratzen duten alderdietako bozemaileak atentatu hori gaitzetsi dute eta “terrorismoaren gaitza behin betikoz ezabatzeko lanean jarraitzeko erakundearen konpromisoa sendo mantentzen dutela” adierazi. Halaber, arratsaldeko zazpi eta erdietarako manifestazio deitzea erabaki dute.

PSE-EE-PSOE, PP, PNV eta IU-Berdeak taldeek testu bat adostu dute, zeina bando baten jaso eta, jada, herriko etxeetako portaletan jartzen ari den une honetan. Guk adostutako testu eta bando hori pdf formatuan eskaintzen dugu web gune honetan, beheko informazio gehiago atalari egindako lotura bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako