Enpanadaren bigarren jaia ospatuko da bihar herrian

26.09.08
Gizartea

Ermuak Enpanadaren bigarren festa ospatuko bihar. Jaia herriko Zentro Galiziarrak antolatu eta Valdespinako Markesaren parkean egingo da. Euria egiten badu jarduera Zentroaren egoitzara –San Isidro kaleko lokaletara- lekuz aldatuko da. Jarduera herri osoari zabalik dago eta antolatzaileei herriari dei egin diote parte har dezaten. Egun osoan zehar Galiziako jaki tipiko eta ezagun horren inguruan jarduera ugari gauzatuko dira. Eguneko ekitaldi garrantzitsuena herriko bigarren enpanada lehiaketa izango da. Horretan nahi duen guztiak har dezake parte, lehiaketa irekia baita.

Enpanadarik gozoenak sarituak izango dira. Sarituak diren enpanadak antolatzaileek gordeko dituzte. Lehenengo hiru saridunak 300 euro banatuko dituzte, irabazleak 130 euro eskuratuko ditu, eta bigarren eta hirugarrenak, hurrenez hurren, 100 eta 70 euro. Bazkari herrikoia ere parkean bertan egingo da, prestatutako jaki eta elikagaiekin. Bazkalondoan jolas herrikoiak egingo dira heldu nahiz gazteentzat eta baita, ‘chave’ eta igela izeneko jokoen txapelketak. Egun osoan taberna zerbitzua egonen da eta, bertan lurralde hartako ardo eta produktuak salduko dira. Jarduera musikaz girotuko da.

Programa

  • 11.00etan: Txosna irekiko da.
  • 13:00etan: ‘Gonbidatuei harrera egingo zaie.
  • 13.30etan: Bigarren enpanada lehiaketa.
  • 14.30etan: Bazkari herrikoia.<7li>
  • 16:00etan: Jolasak adinez nagusientzat. Chave eta igela txapelketak.
  • 18:00etan: Jolasak txikientzat.
  • 20:00etan: Amaiera emango zaio festari.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian