‘Nahita’ aldizkariaren ale berria banatzen ari da

29.09.08
Berdintasuna

‘Nahita’ aldizkariaren ale berri, jada kalean dago. Aukera Berdintasunerako udal sailak argitaratzen duen aldizkaria gaurtik banatzen ari da. Aurtengo hirugarren aleak bere azala Emakumeen jabekuntza eskolari –Bizkaiko sareari- dedikatzen dio, lehen orrian formaziorako eta partaidetzarako ikastaro eta ekintzen berri dakarkigu. Horren ondoren editoriala dator eta atald berri bat, “Ezagutzen al duzu?” titulatutakoa. Atalean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako defentsararen bulegoaz galdetzen da, eta herrian sexismoaren aurka eta maskulinotasun berri baten alde lan egiteko sortu berri den Zipriztintzen taldearen berri emanez.

Erdiialdeko orrialdeetan erreportaje nagusia dago. Erreportajea Salvadorreko “Las Dignas’ emakume taldeari dedikatzen zaio. Gai hau luze aztertzen da eta horregatik orrialderik gehienak hartzen ditu. Ondorengo orrian, argazki inkestan dator. Horren guztiaren ondoren, denborapasak daude. Eta azkenik, kontrazalean hainbat albiste interesgarri bildu dira.

Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko. Guk aldizkariaren formatu elektronikoa eskaintzen dugu, pdf formatuan. Hori ikusi ahal izateko, eragin beheko informazio gehiagoko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu