Liburutegiak Estatuko IV Kongresuan parte hartu eta kartela aurkeztu du
Estatuko liburutegi publikoen sareak bere IV Nazio Kongresua bukatu berri du. Kongresu hori A Coruña gegin da irailaren 24tik 26ra bitartean eta bertan gure udal liburutegia izan da. Liburutegiko lankideek parte artesas ahotsa izan eta kartel bat ere aurkeztu dute. Kartel horren titulua ondokoa izan da “www.ermua.es/liburutegia ate birtuala benetako liburutegira sartzeko”. Ermutik joandako lankide taldea ondokoek osatu dute Sara Gago, Angela Rabadan eta Miguel Angel Fernández.
Kongresua bi urterik behin antolatzen du Kultura Ministerioaren barne dagoen Liburutegi, Artxibo eta Liburuen Zuzendaritza Nagusiak. Egiteko hori Liburutegiak Koordinatzeko azpi-zuzendaritzaren bidez gauzatzen da, Autonomi Erkidego, FEMP, Fundazio eta Liburuzainen elkargo Profesionalen lankidetzarekin. Kongresuaren xedea liburutegietako profesionalak elkartzea da, horien lantokietan gauzatzen dituzten proiektu eta esperientziak mahai gaineratu eta aztertzeko, liburutegien zerbitzuak hobetu, berritu eta garatzeko balioko dutelakoan.
2008ko edizioan erabilitako leloa: “Liburutegi anitzak”
Aurtengo edizioan kongresuari jarri zaion titulua “Liburutegi anitzak” izan da. Lelo hori asmo adierazpen hutsa baino gehiago izan da, hiru egun horietan ikuspegi orokorra agerrarazi nahi izan da liburutegietan egindako aurrerapenak eta etorkizunari begira elkarlanerako, irudi eta irisgarritasunari begira dituzten beharren inguruan.
Kogresua iralaren 24ko asteazkenean hasi zen, bertan Cesar Antonio Molina Kultura Ministroa egonik, Galizako Xuntako Kultura sailburuarekin, Ánxela Bugallo, eta Suso de Toro idazlearekin batera. Irekiera jardunaldi horri, “Liburutegien elkarlanerako egiturak” izenburua jarri zitzaion.
“www.ermua.es/liburutegia: ate birtuala benetako liburutegira sartzeko”
Irailaren 25eko osteguna “Liburutegien irisgarritasunari” dedikatu citación. Egun horretan kultura aniztasuna, web 2.0 teknologia eta minusbaliotasunak dituztenen beharrak aztertu eta jorratu ziren. Egunean zehar, Ermuko udal liburutegiak www.ermua.es/liburutegia ate birtuala benetako liburutegira sartzeko lelopean kartela aurkeztu zuen. Kartel hori Jose Miguel Fernandez lankideak diseinatu du. Bertan, liburutegiko lana mundura zabaltzeko xedez bertako webgunea nola eta zergatik sortu zen kontatzen du. Webgunearen diseinu eta ezaugarriei buruzko datuak emanez. Webgune hori udalekoaren arabera egituratuta dago, eta irisgarritasunari dagokionez W3C taldeak gomendatzen duen “AA” bikoitzerako irizpideak betetzen ditu. Webgunea une oro berritzen eta berrantolatzen ari dela azpimarratuz.
Ostiralean “Liburutegi Publikoetako irudiaren proiekzioa” hizpide izan zuten bertaratutakoek, mahai-inguru, esperientzia, kartel eta ponentzietan oinarriturik. Lankideak oso pozik bueltatu dira, nahiz lan-jardun oso luzeak bizi izan dituzten kongresuko hiru egunetan. Esan digutenez, lankideak ezagutzeko aukera izateaz gain, horrelako bilerak etorkizunean elkarlanean jarduteko ere izugarri balio dute.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat


