San Martin azokarako izen-ematea gaur zabaldu du Euskara sailak
San Martin azoka ate joka dugu. Hilabete eskas da falta. Herriko azokarik ospetsuena, azaroaren 8an egingo da. Gaur goizetik zabalik dago izen-emate epea azokan eta bere lehiaketetan parte hartu nahi duten pertsona ekoizleentzat. Azokak aurten bere XIX. Edizioa beteko du. Izenak emateko epea zabalik egongo da urriaren 17a bitartean. Izen-emateak udaletxeko euskara zerbitzuan egin behar dira. Horretarako interesdunek izen-emate fitxa bete eta jarduera bakoitzari dagozkion agiri osagarriak aurkeztea besterik ez dute egin behar. Urteroko legez, ‘Euskal Birusa’ talde euskaltzaleak antolatzen du azoka.
San Martin azoka parte hartu ahal izango dute Deba barreneko, Durangaldeko eta Lea-Artibai eskualdeko baserritar eta ekoizleek. Eztiarekin eta salbuespen gisa, Bizkaia guztiko erlezainak onartuko dira. Lehiaketarako sei talde berezitu egongo dira, hain zuzen ere ondoko hauek: fruta eta ortuariak, gazta, sagardoa, txakolina, ogia eta eztia. Bestalde aipamen berezia egongo da, sarririk eskuratu ez arren, erakustokirik txukunena eta dotoreena jartzen duen lehiakidearentzat.
Aurten 1020 euro banatuko dira sarietan. Fruta eta ortuarien lehiaketa erakusketan parte hartuko duten partaideek 60 euroko dieta jasoko dute. Argibide gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko interesdunek udal Euskara zerbitzura edo Euskal Birusaren elkarteko egoitzara dei dezakete. Udal Euskara zerbitzua udaletxeko behe solairuan dago eta izen-emateak hartuko ditu 9etatik ordu bi eta erdietara bitartean. Udal zerbitzuko eta E. Biruseko telefonoak, hurrenez hurren, ondorengoak dira: 943 179147 eta 943 179350.
Argibide gehiago:
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik