Jesus Carrascosa zinegotzi sozialista ohia eguerdian hil egin da
Jesus Carrascosa Rabadan zinegotzi sozialista ohia hil egin da gaur goizean Donostiako ospitalean. Azken hilabeteetan, Jesus minbiziaren kontra eta aurre egiten jardun izan du, azkenean gaixotasunak mendean hartu izan duelarik berrogeita hamazazpi (57) urte zituela. Haren arimaren aldeko hileta elizkizuna eta agurra bihar egingo da, Santiago apostoluaren parrokian arratsaldeko zazpietan.
Jesus Carrascosa herriko elkarte sozialistako kidea izan da betidanik, bertako idazkariaren kargua ere bete izan duelarik. Hiru legegintzaldietan jarraian zinegotzia eta alkateordea izandakoa da (1883-87; 1987-91 eta 1991-1995), urte horietan hezkuntza eta gizarte ongizate alorren ardura gain hartu zuelarik. Herrian nahiz san Pelaio auzoan oso pertsona ezaguna zen. ‘Aldapa’ gastronomi elkarteko kidea ere bazen.
Jesus Escolastica Martinekin ezkonduta zegoen, zeini lagun artean ‘Esco’ deitzen dioten. Biak Miguel Angel eta Francisco Javier gazteen gurasoak dira. Lerro hauetatik besarkada eta musu bat bidaltzen diegu haren familia eta lagunei. Goian bego!
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
