Ekialdean kazetari

08.10.08
Euskara

Zigor Aldama kazetari bizkaitarrak hitzaldia emango du bihar Lobiano kulturgunean arratsaldeko 19:30etan. Bertan, Ekialde urrunean izandako azken gertaeren berri eman eta horiek hango lurraldeetan nola hartzen eta bizitzen dituzten kontatuko digu Aldamak. Hitzaldian Aldamak lurralde haietan atera dituen hainbat argazki erakutsiko dizkigu, bertan baitaramatza bizitzen azkenengo urteak.

Hizlariaren inguruko hainbat datu

Zigor Aldama bilbotarra da jaiotzez, bertan egin zituelarik Informazio Zientzietako ikasketak. Bilboz gain, Belfast, Shenzhen eta Shanghai bezalako hirietan izan da bizitzen. Azken urteak Asian daramatzalarik bizitzen eta lan egiten. Kazetari lanak egiten ditu hedabide ugaritarako. Horien artean idatzizko hainbat daude, El Pais edo Vocento taldeko egunkariek esaterako, eta baita ere, ikus-entzunezkoak, EITB taldekoak edo hainbat irrati besteak beste. 2007an MedAsiak Txinan eta Hego-ekialdeko aditu izendatu zuen: Euskalasia erakundeko zuzendaria ere bada. 1999az geroztik Ekialde Urruneko lurralde gehienetan egin du lan, Pakistanetik Ekialdeko Timorreraino. Gertaerarik esanguratsuen berri eman eta politiko eta pertsona entzutetsuenak elkarrizketatu ditu. 2004an “Asia, burdel del mundo” tituluko liburua plazaratu zuen, Elea argitaletxearekin.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin