Gaurko zine-klubean drama bat proiektatuko da
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak antolatutako zine-klubean “Prozac Nation” proiektatuko da gaur. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filmaren produkzioa alemaniarra eta estatubatuarra da, Erik Skjorldbjaerdek zuzendu zuelarik 2001ean. Zinta dramaren generoan txertatzen da. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Christina Ricci, Anne Heche, Michelle Williams, Jason Biggs, Jonathan Rhys-Meyers eta Jessica Lange. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.
Sinopsia
Elizabeth oso idazle ona da, eta beka bat eskuratzen du Harvardeko unibertsitatera joateko. Aukera ezin hobea da, ikasteko eta ama kontrolatzailearengandik urruntzeko. Unibertsitateko bere lehen ikasturtean depresioak jotzen du. Gaixotasunetik babes bila, droga-menpekotasunean eta sexu harremanetan murgilduko delarik.
Lotutako albisteak
Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena