Zaintzaileen egoera eta funtzioa aztertuko dira hitzaldia batean

13.10.08
Berdintasuna

Minbiziaren aurkako Elkarteak eta Emakumeen Asanbladak hitzaldia antolatu dute zaintza-lanak egiten dituzten pertsonen egoera eta funtzioak aztertzeko. Hitzaldi hori datorren ostegunean, -urriaren 16an-, egingo da arratsaldeko 5etatik aurrera, Emakumearen Topagunean. Jarduerari ondoko titulua jarri zaio: ‘Zaintzaileak: betebeharretatik elkartasunera’. Hizlaria Miriam Romero izango da, Minbiziaren Kontrako elkartearen psikologoa. Hizlariak gaixotasun kroniko, hirugarren adineko edo laguntza behar duten pertsonen zaintza-lanak egiten dituztenen arazo eta aspektuak hizpide izango ditu.

Elkarteak horretan jarduten dutenentzat –batez ere emakumeak- laguntza taldeak eratuta ditu aspaldidanik. Hasieran noizbehinka biltzen diren taldeok, hilean behin udan izan ezik, baina 2008 honetatik asteartero biltzen dira, goizeko 10:15etatik 11:45etara bitartean. Bilera horiek irekiak dira eta zaintza-lanak egiten eta laguntza behar dituzten parte har dezakete. Laguntza talde horietan parte hartzaileei aukera ematen zaie pertsonak edo familia kideak zaintzen dihardutenek arazo elkartzeko eta amankomunean dituzten arazoei buruz hitz egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan