Zearreko buelta eraikineko lokal bi salgai jarri ditu PROMOSAk

17.10.08
Ekonomi Sustapena

PROMOSA udal sozietate publikoak Zearreko buelta eraikineko bi lokak egokitu eta salgai jarri ditu. Lokalak 131 metro karratu dituzte eta oso-osorik egokituta eta jardueraren bat hartzeko prest daude. Bi lokal dira, altuera ezberdinetan eta bata bestearen gainean daudenak. Lokalek ur, saneamendu, elektrizitate, gas eta telekomunikazioetarako hartune eta azpiegiturak dituzte. Horrez gain, suteen kontrako sistema komunitarioa ere badute eta bakoitzari aparkaleku bana dagokio. Lokalak oso aproposak dira bulego, biltegi, nahi antzeko jardueretarako.

Zearreko buelta izeneko eraikina, Monroe enpresako eraikin industrial zaharra da, berritu eta moldatu eta gero. Eraikina Ermuko udalerriaren barne dago, 634 errepidearen ondoan hain zuzen ere (Areitio gainerako bide hasieran). Eraikina oso ondo komunikaturik dago, A-8 autobiderako sarbidea hirigunea zeharkatu eta zortzi minutura baitago. Eusko Treneko geltokia ere bost minutu eskaera dagoelarik.

Lokal ekipatu eta ondo komunikatuak, jardueraren bat hartzeko prest

Eraikinak 20.031 metro karratu ditu eta horietatik 6.354 metro okupatuta daude. Promosa sozietateak pabiloi osoa erosi zion Teneneco Automotive enpresari, honek berrira lekuz aldatu zenean, 2000 urtean. Erosi bezain laster, obrak egin ziren eraikin eta inguruak egokitu eta errehabilitatzeko. Eraikina berritu egin zen, sarbideak atonduz, aparkalekuak prestatuz eta errezel-horma eginez. Eraikina tamaina eta ezaugarri ezberdinetako hainbat lokaletan banatu zen, egoitza moderno eta egoki kokatuak behar zituzten profesional autonomo eta enpresa txiki eta ertainei eskaintzeko.

Argibide gehiagorako edo kontsultatarako sozietateko gerentearekin harremanetan jarri behar da. Hori, 943 17 91 51 telefonoaren bidez edo jcabascal@udalermua.net posta elektronikora idatziz egin daitekeelarik.

Argazkian Zearreko buelta eraikinean salgai dugun eraikinetako bat Argazkian ikus daitekenez lokalak hirigunearen gainean dago eta panoramika ikusgarria dute

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du