-2008ko Oporrak- izeneko argazki lehiaketaren sariak esleitu dira

21.10.08
Kultura eta Gazteria

Gazteria sailak ‘2008ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen zerrenda ezagutarazi du. Aurtengo edizioan sariak berriz ere Ermuan bertan geratu dira, lehiaketako irabazleak bi herritar izan baitira. Garaile orokorra, Joaquin Sánchez Romero argazkilaria izan da. Honek koloretako argazki batekin gailendu da. Bertan, globo aerostatiko oso koloretsua aireratzeko maniobra ikus daiteke. Irabazleak, sari gisa 350 euro eskudirutan jasoko du.

Herriko artista onenaren atalean, saria Mikele Idigoras Otaduyri egokitu zaio, berea izan baita herrikoen artean sailkapenean puntu gehien lortu duena. Honek bidalitako argazkietatik, urtegi batean ateratako bat aukeratu da, teknikoki oso zuzen argiaren kontra aterata dagoena. Bertan, belaunetaraino ura duen ume bat ikus daiteke. Ermuarrak sari gisa 225 euro eskudirutan hartuko du. Azkenik, esan behar 14 urtetik 18ra bitarteko argazkilari gazterik ez dela aurkeztu. Hori horrela, epaimahaiak Oscar Blanco argazkilariari akzesit bat ematea erabaki du, sailkapen orokorrean bigarren eta hirugarren postuan geratu baitziren berak aurkeztutako argazki bik. Lehiaketara hirurogeita hamar argazki baino gehiago aurkeztu dira, oso txukunak eta teknikoki zaindutakoak. Horren erakusgarri, lehen aukeraketaren ondoren hogeita bat irudi sailkatu zirela da. Horiei modu anonimoan puntuak emanez, esleitu ditu epaimahaiak aurtengo sariak.

Lehiaketa hau gazteria informatzeko bulegoak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta gure udalaren laguntzarekin.

Lehenengo saria lortu duen argazkia atal orokorrean. Lehenengo saria jaso duen argazkia herriko atalean.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira