Enplegu alorrak lau ikasto berrietarako izen-ematealdia hasi du
Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntzako udal sailak lau ikastaro berri egingo ditu laister. Eskaintza berri hori 2008ko prestakuntza egitaraukoa da. Egitarau horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du. Ikastarook langabetuei edo lanean dauden eta hobetu nahi dituztenei zuzentzen zaizkie. Horietan parte hartzeko baldintza da Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldaturik egotea. Esan bezala, izen-emate epea zabalik dago eta alorrak Torreta Etxean duen egoitzan egin daitezke. Tokiak mugatuak direnez, hizen-emate hurrenkerari jarraituz beteko dira.
Ikastarook bi edo hiru aste barru hasiko dira eta horien tituluak ondokoak dira: mekanizazio-prozesuak, metodologia didaktikoa, merkataritza-kudeaketa autonomo eta mikroenpresentzat. Laugarren eta azken ikastaroa estreinekoz eskaintzen da Euskadin. Ikastaroa oso konpletoa eta erabatekoa da, altzatzeko makinerian erabiltzen diren hiru elementu uztartuko baititu. Espezialiatte honek lan merkatuan irteera eta harrena oso ona izaten du.
Ikastaro anitzak eta lan-merkatuan harrera onak dutenak
Ikastarook iraupen desberdina izango dute espezialitateearen arabera. Iraupen hori 90 ikastordutik 208ra bitartekoa izan daitekeelarik. Gainera batzuek praktikak ere izango dituzte, zeintzuek 360 ordutaraino iritsi daitezkeenak. Ikastaroak doakoak dira eta datorren azaroan hasiko dira. Eskolak, Enpresak Trebatu eta Sustatzeko udal honek duen ‘Izarra’ zentroan emango dira. Interesatuek bete beharreko baldintza eta ikastaro bakoitzeko zehaztasunak, azpiko agirietan eskaintzen ditugu. Ikastaro bakoitzeko orri bana eskaintzen dugu pdf formatuan.
Matrikula egin nahi dutenek Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Trebakuntza alorraren bulegora jo beharko dute. Matrikula zabaldu berri dago. Helbidea hau da: Torreta Eraikina. Argibide gehiagorako joan bertara edo deitu ondoko telefono zenbakietara: 943176422 eta 943179018.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren