2008ko postal lehiaketaren emaitzak ezagutarazi dira eta sariak banatu

29.10.08
Euskara

‘Euskal Birusa’ talde euskaltzaleak udako postal lehiaketako irabazleak erabaki eta ezagutarazi ditu. Lehiaketaren helburua ermuarrek beren komunikazioetan euskara idatzia erabili dezatela da. Aurtengo deialdian hirurogei (60) ermuarrek hartu dute parte. Horiek guztiak, udako oporrak pasa dituzten herrietatik postal bana bidali dute. Helduen kategorian berrogeita bost izan dira, Elexostera idatzi duten ermuarrek. Postal horietan bi gauza baloratu izan ditu epaimahaiak: batetik postala polita izan den edo ez, eta, bestetik, bertan leku horren deskripzioa egiteko autoreak idatzi izan duena.

Iaz hasitako 18 urtetik beherako adinez txikien atalean, ‘Gazte txokoa’ izeneko atalean partaidetzak aurtengoan ere gora egin du. Atal honetan hamabost gazte izan dira txartelak bidali izan dituztenak. Lehiaketa Euskal Birusak antolatu du Eroski Bidaiak agentziaren eta udal honek babesarekin. Antolatzaileek sariak banatzeko ekitaldia egin berri dute . Ekitaldia hori urteroko legez, taldeak Elexosten duen egoitzan (Erdiko kaleko 2 etxebizitzan, 1ngo solairuan) egin da. Saridunen argazkiak Euskal Birusa taldeak utzi dizkigu.

Lehiaketako saridunen zerrenda:

  • 1ngo saria: Iosu Yarza eta Goiatz Minguez, Greziatik. Tenerifera bidaia
  • 2. saria: Jasone Izarra, Lanzarotetik. 200 €
  • 3. saria: Aitor Iturriaga, Besaidetik 150 €

Argazkian Iosu Yarza eta Goiatz Minguez ditugu, helduen lehen mailako saria jaso eta gero Argazkian Jasone IZarra eta bere familia ditugu, helduen bigarren saria jasotzen duten unean Argazkian Mª Feli Manzisidor helduen hirugarren saria jasotzen, Aitor Iturriagaren ordez

Gazte txokoko irabazlea:

Lehiaketako saridunen zerrenda:

  • 1ngo saria: Maddi eta Luken Gorritxategi, Aritzalekutik. 60 €ko erosketa-txekea
  • 2. saria: Irene Piñeiro Novoa, Allarizetik. 40 €ko erosketa-txekea
  • 3. saria: Xabier Uriarte, Zestuatik, 30 €ko erosketa-txekea.

Argazkian Maddi Gorritxategi dugu gaztetxoen mailako lehen saria jasotzen argazkian Irene Piñeiro dugu, gaztetxoen ataleko bigarren saria jasotzen argazkian Xabier Uriarte dugu, gaztetxoen ataleko hirugarren saria jasotzen

Azkenik, esan behar antolatzaileek bi pertsonentzako afaria Mendiola Jatetxean zozketatu dutela parte hartzaileen artean, horien partaidetza saritzeko xedez. Zozketa horretan saridun suertatu da Maite Mugika Elorriaga.

argazkian Maite Mugika Agertzen da, bi pertsonentzako afariaren balea jaso eta gero Argazki honetan saritutakoen taldea ikus dezakegu Elexosteko eskaileretan

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte