Teatro Interior talde eibartarrak -Romancero Gitano- obraren adaptazioa dakar

30.10.08
Kultura eta Gazteria

Teatro Interior talde eibartarrak -Romancero Gitano- obraren adaptazioa ekarriko digu bihar Lobiano Kultur Gunera. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta erdietan hasiko da. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko egoitzan erosi ahal izango da ostiraleko ordu biak bitartean edo, ostera, sarreran bertan. Eibartarrek Federico Garcia Lorkak idatzitako jatorrizko testuaren irakurketa dramatizatua egingo dute.

Romancero Gitano Lorcak 1928an idatzitako obra poetiko famatua da. Obra hamazortzi erromantzek osatzen dute. Horien gaietan gaua, ilargia, zerua eta heriotza daudelarik. Poema horiek guztiek ijitoen kultura jorratzen dute. Egileak horien bizitzaren gauza asko zehaztasunez deskribatzen ditu. Olerki xume eta goikoaren uztarketa edo laburpena eginez, bi gai nagusi oinarri hartuz: Andaluzia eta ijitoak. Gai horietaz egiten duen tratamendua metaforikoa eta mitikoa da oso. Obran gizartetik at bizi eta agintarien jazarpena jasotzen duen herri baten penak adierazten ditu eta aginte horren aurka mantentzen duen borroka ere. Liburuak sentsualitate eta metafora ugari ditu, istorioa asko markatzen dutenak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko