Musika taldeek entseguetarako-lokalak izango dituzte 2009an

30.10.08
Erakundea

Udal honek musika-entseguetarako lokalak bilduko dituen eraikina altxatuko du herriko musika taldeetan dauden gazteentzat. Eraikin hori Betiondon jasoko da, egun zeramika-eskola dagoen inguruan hain zuzen ere. Udalbatzak musika-entseguetarako lokalak egiteko proiektua atzo onartu zuen, hileko ohiko Osokoaren Bilkuran. Proiektu hori gauzatzeak 551.500 euroren kostua izango du. Proiektu hori aurrera ateratzearen alde agertu eta bozkatu zuten PSE-EE/PSOE, EAJ/PNV eta EB-B alderdiek. Partidu Popularra abstenitu egin zen.

Proiektu hori herriko rock taldeen antzinako eskaria da eta egun duten elkarteak planteatutako eskariari erantzuna ematera dator.

Proiektuan 400 m2 inguruko espazio estanko eta intsonorizatua bat sortzea proposatzen da, sei entsegu-kabinatan zatituta egongo dena. Horietako bakoitzean lau talderentzako leku izango dela aurreikusi delarik. Hemendik gutxira udalak obra hori enkante bidez esleitzeko iragarkia plazaratuko du, interesatutako enpresek proposamenak aurkez ditzaten. Obraren aurrekontua osoa 551.500 € izango direlarik. 2008ko urtealdiari dagokion aurrekontuan fondo-kontsignazioa badago proiektu hau gauzatzearen ondoriozko gastuei aurre egiteko.

Aurretiko bista erakusten duen kolorezko planoan, musika taldeak entseguak egiteko altxako den eraikina erakusten digu

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako