Liburutegiak bigarren urtez jarraian aipamen berezia jaso du, irakur zaletasuna sustatzeko Maria Moliner sarietan

31.10.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak aipamen berezia jaso du 2008ko irakur zaletasuna sustatzeko María Moliner sarietan. Aipamen berezi hori bigarren urtez jarraian datorkigu Ermura. Sari hori Kultura Ministerioak deitzen du 50000 biztanletik behera dituzten udalerriko liburutegientzat, Espainiako udalerri eta Probintzien Federazioarekin eta Coca-cola fundazioarekin batera. Aurtengoan 557 herri liburutegiek beste horrenbeste proiektu aurkeztu dituzte.

2008 honetan udal liburutegiak aurkeztu duen proiektuaren titulua “Liburutegia pentsatuz, hori hobetuz eta bertako zerbitzuak gehiagotuz’ izan da. Proiektu horren barne irakur zaletasuna sustatzeko jarduerez gain, bertako langile taldeak zerbitzu-gutuna berridatzi eta eguneratzerakoan egindako hausnarketa ere sartu dutelarik. Zerbitzu-gutunaren agiria kaleratu eta banatu berri dute herrian. Horretan, langileek landutako Plan Estrategikoa ere erantsi da, horretan udal liburutegiaren zerbitzuak epe ertainean lortu nahi dituzten helburu eta erronkak.

Estatuko saria 2005ean eta aipamen bereziak 2007 eta 2008 urteetan

Ermuko udal liburutegiak irakur zaletasuna sustatzeko 2005eko estatuko saria jaso zuela gogoratu behar dugu, “Irakurketatik pasatuz, imajinazio eta zoramenaren tartean”. Halaber, iaz sari horren X. edizioan epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen, aurtengoan emaitza eta aipamen berezia errepikatuz.

Epaimahaiaren erabakia orain egun batzuk ezagutarazi zen, hain zuzen Liburutegien Nazioarteko egunean. Aurtengo udalerri irabazle orokorrak Ortigueira (A Coruña), Igualada (Barcelona) eta La Oliva (Las Palmas) izan dira. Ermuak aipamen berezia jaso du beste hamaika udalerrirekin batera, horien proposamenek “kalitatezkoak izan direlako”.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat