Egoera ekonomikoari aurre egiteko xedez, autonomo eta aholkulariek bilerak egingo
Ermuko autonomoek eta ETEak dituztenek aholkulari adituekin bilduko dira egungo egoera ekonomikoa aztertu eta horri herritik aurre egiteko xedez. Bilera horietan beren negozioen kudeaketan egunero dituzten zailtasunei buruz hitz egin, horiek amankomunean jarri eta izan ditzaketen irtenbideak landuko dituzte. Bilera horietan salmenta eta marketin teknika berriak; bezero potentzial berriei ezagutzera nola eman edo negozioa osorik iraultzeko moduak -beharrezkoa ikusiz gero- jorratuko dituzte. Ekimena Ekonomi Sustapen, enplegu eta Eragintzarena da eta azarotik aurrera gauzatuko da.
Horrelako bilerei haisera emango zaie datorren azaroaren 29an. Bilerak ostiralero egingo dira, arratsaldeko 3etatik sei eta erdietara bitartean, Enpresak Sustatu eta Prestatzeko Izarra Zentroan –Aritzmendi pilotalekuaren ondean-. Ekimena erabat doan izango da parte hartu nahi dutenentzat, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Trebakuntza sailaren diru-laguntza duelako.
Profesionarientzat adituen aholkularitza eta gomendioak doan
Ekonomi sustapen, enplegu eta eragintza sailaren ustez unea oso aproposa dugu negozioen kudeaketa eta baita ekonomiaren atzerakadak sortaraziko egoera zailei irtenbiderik egokiena zein izan daitekeen aztertzeko. Sailak enplegua eta ETEak finkatzen laguntzeko egiten duen lana sendotzeko garai egokia delakoan dago.
Alorrak gizartearen egoera sozial eta ekonomikoa aztertzeko behatoki propio du eta herriko eta inguruko enpresekin hurbileko harremana baita ere, lan-munduaren egoera uneoro zein den jakin ahal izateko. Produkzio ehunarekiko duen harreman estu horri esker, udalak jakin badaki ezin egontasun handia dutela eragile askok, krisialdi ekonomikoagatik.
Bilera horietako partaide kopurua mugatua izango da. Parte hartu nahi duten guztiek Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailarekin harremanetan jarri beharko dira. Horretarako bideak, Torreta Etxeko egoitzara –Bizkaia etorbideko 15. eraikinera- joatea edo bertako 943179151 telefonora deitzea direlarik.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren