Hogeita hamar bat ekoizle bilduko ditu aurtengo San Martin azokak

03.11.08
Euskara

Dagoeneko San Martin Azoka XIX. edizioan parte hartzaileen zerrenda zehazturik dago. Aurten jende ugarik deitu izan du parte hartzeko, baina, azokak duen postu kopuru mugatua dela eta 29 postu besterik ezin izan dira onartu. 16 ekoizle arituko dira fruta eta ortuarien atalean, hiruk gazta ekarriko dute, ogia ekartzen dutenak lau postu dira eta eztia beste lau. Txakolin eta sagardo atalean, berriz, postu bakarra izango da eta txerrikiak banatzeko beste batek lortu du baimena. Horretaz gain, 5 izango dira artisau postuetan arituko direnak eta herriko lau ikastetxek (Eskolabarri, Anaitasuna Ikastola, Ongarai eta Sallabente) ere euren postua jarriko dute.

Postuak iazko edizioetan bezala Orbe kardinalaren plazan jartzeaz gain, Probaleku kalean ere jartzeko asmoa dago. Artisauak, ostera, euren produktuak erakutsi ahal izango dituzte San Martin plazan. Beraz, holako datuekin azoka, aurreko edizioetan bezain arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek.

Parte hartzaileak ez-ezik, eguneko egitaraua ere prest dago

Euskal Birusak antolatzaileen zerrenda ez-ezik, egun horretarako egitaraua ere zehaztu eta prest du. Egitaraua ondorengoa da.

  • 11:00etan:
    • Alboka Musika Eskolako txikitilari eta txistulari gazteekin kalejira.
    • Azoka jendearentzat zabalduko da.
    • Zanpantzar eta dultzaineroen kalejira.
    • Artisautza eta ikastetxeetako postuak zabalduko dira.
  • 12:30etan
    • Euskal dantzak San Martin plazan. Bertsolariak: Beñat Ugartetxea eta Mikel Arrillagaren emanaldia Eguerdian zehar ‘Astobusa’ umeentzat.
  • 13:00etan
    • J. Ibaibarriaga XV. literatura lehiaketako sarien banaketa.
    • Erakusleiho lehiaketaren sari banaketa.
  • 15:30etan
    • Bazkari herrikoia plazan
  • 18:30etatik 21:30etara
    • Erromeria Luhartz taldearekin. Zazpi eta erdietan larrain-dantza dantzatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte