San Martinek azoka eta kultur jarduerak dakarzkigu

05.11.08
Euskara

San Martin azoka berezia da. Ekimenak hogei urte daramatza hazten eta sendotzen. Izan ere, ez da egun bakarrera mugatzen. Egun bakarra kez gaituelako asetzen, gutxitzat jotzen dugu.Hori horrela, duela zenbait urtetatik hona San Martin azoka jarduera kulturalez dotore jantzita etortzen zaigu , azaro osoan zehar luzatuz. Horri esker, gure ama-lurrak ematen dizkigun produktu ezin hobeen festa luzatu egiten dugu, zuku gehiago ateratzeko.

Aurtengoan, hainbat erakundek egindako lankidetzari esker prestatu den San Martin kulturalaren programa ez dator oin hutsik.

Programa

  • Hilak 4, asteartea:
    • Talo ikastaroa. Leku-eder elkartea. Euskal Birusak antolatua
      • umeak 17:00etan (20plaza)
      • nagusiak 19:00etan (30 plaza)
  • Hilak 6, osteguna:
    • Ardo eta txakolin dastaketa. 19:00etatik 21:00etara. Malengo elkartean. Euskal Birusak antolatua.
  • Hilak 10, astelehena:
    • Gaztañerre Eguna. Afari merienda autogestionatua, gaueko 21:30etatik aurrera Erretena Elkartean. Antolatzailea: Kaltxango AEK euskaltegia. Edariak eta gaztainak doan. 
  • Hilak 14, ostirala:
    • “Ohean” antzerkia Maskarada taldearen eskutik 22:15ean Lobianon udal kultur sailak antolatua.
  • Hilak 15, larunbata:
    • “Magia teilatuan” antzerkia Txalo produkzioak-en eskutik. 17:00etan Lobianon udal kultur sailak antolatua.
  • Hilak 16, igandea:
    • II. San Martin txapelketa. HERRI KIROLAK. Orbe kardinalaren plazan eguerdiko 12:00etan. UKE-IMD-k antolatua.
  • Hilak 22, larunbata:
    • Bertso jaialdia Lobianon 22:00etan Euskal Birusak antolatua. (Sarrerak 7€/bazkideak 5€).
    • Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña. Gai-jartzailea: Asier Ibaibarriaga ermuarra.
  • Hilak 28, ostirala:
    • Javier Muguruza 22:15ean Lobianon udal kultur sailak antolatua.
  • Hilak 29, larunbata:
    • “Handitan” antzerkia glu-glu taldearen eskutik 17:00etan Lobianon. Udal kultur sailak antolatua.
    • Ermuan kantuan I. urteurrena. Kalejira 12:30ean Orbe kardinalaren plazatik hasita. Bazkaria txalapartan elkartean.Euskal Birusak antolatua.
    • Antolatzaileak: Euskal Birusa, Ermuko udalaren kultura eta euskara sailak, Kaltxango AEK euskaltegia, UKE-IMD, Alboka musika eskola.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte