Zine-klubak zine kanadarrari dedikaturiko zikloa hasiko du gaur

06.11.08
Kultura eta Gazteria

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak azaroko emanaldiei hasiera emango die gaur. Datozen asteetako zine-klubeko emanaldiak zine kanadarrari dedikatuko zaizkio. Gaur “La edad de la ignorancia” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma Kanadiarra da, eta Denis Arcandek idatzi eta zuzendu du. Zinta komediaren generoan txertatzen da, nahiz eta fantasiaren ukituak ere badituen Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Marc Labreche, Diane Kruger, Sylvie Leonard, Caroline Neron, Rufus Wainwright eta Macha Grenon. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Gizon batek imajinazioa erabiltzen du bere bizitza txepeletik ihes egin ahal izateko. Fantasia mundu horretan abentura imajinatzen eta bizitzen ditu protagonista eta heroia bakarra bera izanik. Amets horietan bera zaldun bat da, zine eta antzerkiko izarra; idazle maisua, emakume guztiak liluratzen dituena. Benetako bizitzan ez da inor, txepel bat, senar inozoa, arrakastarik gabeko aita eta ezkutuan erretzen duena. Dena den, Jean-Marc bere ametsen mundutik irten eta beste aukera bat ematen dio bere buruari. Filma gure mundu moderno honen satira bat da, gure garaiko moralaren inguruko hausnarketa, komedia zoro baten bidez kontatzen zaiguna.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu